Prentsa Aretoa
2018/02/20
Agirretxeak Espainiako gobernuari deitoratu dio Administrazioan euskararen erabilera ez defendatzea
“Gaztelaniaz ari zarete galtzeko arriskutan egongo balitz bezala. Inork al du ikasteko arazorik?” galdetu dio diputatu jeltzaleak Hezkuntza, Kultura eta Kiroletarako Ministroari
Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko kultura gaietarako bozeramaileak kritikatu duenez Espainiako gobernua “gaztelaniaren defentsaz arduratzen da Estatuan beste hizkuntza ofizial batzuk daudela ahaztuta” eta horien erabilera ez dago bermatuta administrazioaren maila ezberdinetan. “Gobernuko ordezkari bakar bat ere ez dut kexatzen ikusi bere Ordezkaritzan inork euskararik ez dakielako edo Polizia Nazionalaren bulegoan euskaraz artatzen ez delako”, salatu du. “Leku horietan gaztelania jazarrita ote dago? Herritarren bat arazoak ote ditu gaztelaniaz aritzeko? Edo, alderantziz da”?, galdetu dio Agirretxeak Hezkuntza Ministroari `El español, lengua global´ programaz informatzeko agerraldiaren kariaz.
Hain zuzen ere, Agirretxeak esan du programa horrek “marketing katalogo baten antza duela” baina onartu du Ministerioak “lan batzuk egin behar dituela” Espainiako ondare kultural eta linguistikotzat jotzen duenaren defentsan. Orain bai, Agirretxeak era berean salatu duenez “gaztelaniaz ari zarete galtzeko arriskutan egongo balitz bezala. Non dauzka arazoak gaztelaniak hizkuntzatzat hartua izan dadin? Inork al du ikasteko arazorik?”, galdetu du.
Zentzu berean, Hezkuntza, Kultura eta Kiroletarako Ministroari galdetu dio Rajoy presidentearen baieztapenekin ados ote dagoen “hizkuntzen inguruko ezbaiak aurrerapena eragozten du”. Hala bada, non egiten du eta zein hizkuntza dira aurrerapena eragozten dutenak?”, galdetu du. “Gertatzen dena da batzuen aburuz kataluniera iritzi politiko baten kontra egiteko arma zoragarria da. Zuek arazoa sortu duzue ez zegoen lekuan” gaitzetsi dio.
“Ondare kulturala aberasten lagunduko duen edozer ongi etorria da, baina beste hizkuntzak ahaztu gabe. Elebidunok ezin dugu gure hizkuntza bietako bat erabili, beti gaude betiko hizkuntza hori erabiltzera derrigortuta”, amaitu du Agirretxeak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10