Prentsa Aretoa

2018/02/21

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Giza Eskubideen Planaren inguruan Espainiako gobernuak ezarri duen “paralisia” salatu du

Gaur urte bete Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen Legez besteko Proposamena,Gobernuari 2017ko ekainaren 1a baino lehen “jarduera marko gisa” erabili ahal izango duen Giza Eskubideen Plana egitea eskatzeko

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Giza Eskubideen Planaren inguruan Espainiako gobernuak ezarri duen “paralisia” salatu du

ARGAZKIA JAITSI

2017ko otsailaren 21ean, Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak, aho batez, EAJ-PNVk aurkeztutako proposamena adostu zuen zeinen bidez Gobernuari eskatzen zitzaion Giza Eskubideei buruzko Plana egitea “kanpoko eta barruko politikan jardunbide gisa erabili ahal izateko”. Ekimen horrekin ados, Plan hori Diputatuen Kongresuan aurkeztu behar zen 2017ko ekainaren 1a baino lehenago, eta hiru hilabete geroago helburu zehatzak, epeak,adierazleak eta Plana abian jartzeko aurrekontu partidak jasoko zituen egitasmoa aurkeztu behar zen.

Urte bete geroago,ordea, ez dago horren inguruko ezer jakiterik.

Aitor Estebanek Osoko Bilkuran baieztatu bezala, Giza Eskubideen plana egitea eta abian jartzea “gizarte zibilaren zati handi baten eta GKEen eskari bat da eta Espainiako Konstituzioaren 1. Tituluan ager daitezkeen eskubideetatik harago doa, oso garrantzitsua delako eskubide horiek era zehatz batean inplementatzea,betearazpenen barruko lanean zein kanpoko politikagintzan”. Proposamenak bilatzen zuen eskubide eta askatasunek dituzten ahultasunak aztertzea eta horiek denak nola aplika daitezkeen,hau da, politika zehatzekin, kontrol egokiekin eta era transbertsalean.

Gaia urrunetik dator eta ez da polemikatik libre geratu. 2012an, Euzko Abertzaleak taldearen eskariz ere, proposamen bat onartu zen Gobernuak egin eta Ganberan aurkez zezan Giza Eskubideen Plan bat. Aitor Estebanek azaldu duenez “Gobernuak aditu talde bati agindu zion plana idaztea eta gizarte zibilaren laguntzarekin 900 orrialdeko txostena idatzi zuten, baina Gobernuak ez zuen argitaratu eta ez zion izaera ofiziala eman nahi izan”.

Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak XII. legealdi honetan Legez Besteko Proposamen hau aurkeztu zuen Gobernuari neurri honi berriz heltzea eskatzeko eta Espainiak 1993ko Vienako Konferentziako Azken Adierazpenaren bidez hartu zuen konpromisoa bete dezan. Euzko Abertzaleak taldeak, ordea, ez du horren inguruko erantzunik jaso.

EAJren taldeak ez du baztertzen LBP honen betepena exijitzeko ekintza politikoak abian jartzea.

Gure Legebiltzar Taldea