Prentsa Aretoa

2018/03/01

Mikel Legardak salatu du “batzuen oportunismoak” Justiziaren aldeko Itun “transbertsala” eragotzi duela, hau da, “etorkizunerako proiekzioa izango lukeena”

Diputatu jeltzaleak Justizia azpibatzordea itxitzat jo du ez dituelako “hasiera batetik ezarri ziren baldintzak bete”, eta ez du baztertzen nolabaiteko adostasuna lortu zuten gaiak eztabaidarako berreskuratzeko aukera eman daitekeela

rss Ezagutzera eman
Mikel Legardak salatu du “batzuen oportunismoak” Justiziaren aldeko Itun “transbertsala” eragotzi duela, hau da, “etorkizunerako proiekzioa izango lukeena”

ARGAZKIA JAITSI

“Azpibatzorde hau bloke ideia batekin sortu zen, nolabaiteko ahobatekotasuna behar zuen, eta batzuen oportunismoak, beren ezbaiak alde batera utzi nahi ez dituenenak, lan guztia dinamitatu du” deitoratu du Mikel Legarda Euzko Abertzaleak taldeko justiziako bozeramaileak, Azpibatzordeak Justiziaren aldeko Itun bat lortzeko egin duen azken bilera amaitutakoan.

Mikel Legardak baieztatu du helburua zela akordio transbertsala lortzea, etorkizunerako proiekzioa izango zuena eta, beste hainbat gauzaren artean, auzitan ari diren herritarrentzako prozedurak sinplifikatzeko, hau da, beraientzat oso garrantzitsua den faktore ekonomiko bat. “Azken finean”, esan du Legardak “zerbitzu publiko bat hobetzeko”. Edozein kasutan, diputatu jeltzaleak ez du baztertu nolabaiteko adostasuna jaso zuten puntuak geroan berreskuratzeko aukera eman daitekeela. “Azpibatzordeak eta Kongresura etorri diren hainbatek eginiko lana ez genuke kareletik bota nahi”, baieztatu.

Diputatu jeltzalea kritiko agertu da Ciudadanosen jarrerarekin “bere marra gorrietan tematu delako partekatzen ez genuena baztertu eta partekatzen genuenari begiratu beharrean, besteok adostasunaren alde egin dugun bezala”. Are gehiago, azaldu duenez, Talde bakoitzak bere ideiak boto partikularren bidez aldeztu ahal izatea planteatu zen. “Lotsagarria da; beren asmo pertsonalak interes orokorraren gainetik jarri dute, eta beren oportunismoak dena leherrarazi zu”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea