Prentsa Aretoa
2018/03/12
Aitor Estebanen aburuz “ez da oso ideia ona legeak bero-beroan eta gertakarien arabera egitea”
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan,bozeramaile jeltzaleak baieztatu du legegileak “mendeku gosetik aldendu behar duela” eta Gabriel umearen heriotzak erakutsi duenez “zoritxarrez, betirako espetxe zigor berrikusgarriak, gaur egun indarrean dagoenak, ez du saihesten halako delituak ematea”
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak, gaur baieztatu du Gabriel Cruz Ramírez umearen heriotzaren albiste zoritxarrekoak argi eta garbi erakusten duela “tamalez”, betirako espetxe berrikusgarria moduko zigorrak Zigor Kodean jasotzeak “ez dituela delitu zehatz batzuk saihesten”.
Onda Vascan egin zaion elkarrizketan eta estatuan betirako espetxe berrikusgarria ez indargabetzea eskatuz egin diren adierazpenez galdetuta, Estebanek esan du “zigor hori indargabetzea eskatzeko argudioak daudela” eta gaineratu duenez “ezin gara mugitu une zehatz batean eman daitezkeen inguruabarren arabera”. Estebanek baieztatu duenez “Legeak bero-beroan egitea, PPk egin zuen moduan, ez da ideia ona, eta une honetan ere ez litzateke izango”, eta esan du legegileak “mendeku gosetik urrundu behar duela eta justizia bilatu behar duela”. “Erabat bete daitekeen 40 urteko espetxe zigorra aurreikusten duen zigor sistema baten barruan gaude. Zer bilatzen da, justizia ala mendekua?”, galdetu du.
Bozeramaile jeltzaleak argitu du Kongresuan ostegunean eztabaidatuko dela Euzko Abertzaleak betiko espetxe berrikusgarria indargabetzeko proposatu duen eta Osoko Bilkurak izapidera onartu duen ekimena eta horrez gain, PPk eta Ciudadanosek EAJ-PNVren testuari aurkeztu dioten osoko zuzenketak aztertuko direla. Estebanek azaldu duenez, zuzenketa biek bilatzen dute betiko espetxe zigor berrikusgarria indargabetzea saihestea, zigor honi tipo gogorragoak ezartzea, PPk proposatzen duen bezala, eta aurreikusita dauden zigorrak gogortzea hirugarren gradua eskuratzea eta espetxetik irteteko baimenak gogorrago jartzea, Ciudadanosek proposatu bezala. “ Ematen du batzuk gertakarien arabera dabiltzala eta beren oinarri ideologikoak oso finko ez dituztela” kritikatu du Estebanek Ciudadanos taldeak 2016ko otsailean PSOErekin betiko espetxe zigor berrikusgarria berehala indargabetzea eskatzeko ekimena izenpetu zuela gogoratuz.
Estebanek amaitzeko deitoratu duenez Bigarren Mundu Gerrako izuen ondoren mendebaldeko demokrazian eman ziren aurrera pausuak “ahaztu direla ematen du”. “Globalizazioak, mundu mailako terrorismoari zaion beldurra eta segurtasunik ez dagoelaren sentsazioak askatasuna murrizteko erantzunak eragin ditu eta mendebaldeko gizarte honetan irmoago jardun beharko genuke iragan mende erdian finkatu genituen baloreak defendatzean”, ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10