Prentsa Aretoa
2018/03/14
Twitterreko ezkutuko profila baliatuta, ikertzen ari den gaiekin zerikusia duten mezu politikoak zabaltzen dituen Guardia Zibileko Teniente Koronelaren kontrako neurriak hartzea eskatu dio Legardak Barne Ministroari
Diputatu jeltzaleak salatu duenez Daniel Baena Kataluniako Polizia Judizialaren oraingo nagusiak “ez lituzke adierazpen politikoak egin behar,are gutxiago berak ikertzen dituen pertsonei buruz”, eta “eginbideak irekitzea” eskatu du
Mikel Legardak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko Barne Ministerioko bozeramaileak Barne Ministroari eskatu dio gaur Guardia Zibileko Teniente Koronel eta gaur egun Kataluniako Polizia Judizialeko buruaren kontrako “neurriak” har ditzala, Twitter sareko ezkutuko profil baten bidez, berak zuzentzen dituen ikerketekin zerikusia duten mezu politikoak zabaltzen dituelako.
Diputatu jeltzaleak azaldu duenez 2012 urtetik aurrera Baena jaunak 450etik gora txio argitaratu ditu ‘Tácito’ profilarekin, “bere ideia politikoa agerian utziz” eta Euzko Abertzaleak taldearen aburuz “Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenaren arabera oso larriak diren hutsegiteak eginez”. Legardak Baenak zabaldu dituen txio batzuk irakurri ditu:
`Kataluniako auzia´ deritzonaz, Baena bera ikertzen ari denaz:
“Estatua denon erakundeetan instalatuta dagoen mafiari gailendu zaio; boterea kendu dio Katalunian isiltasuna ezarriaz”.
Edo beste hau, U-1 a baino lehenagoko egunetan argitaratu zena:
“Jar itzazue hautestontziak zoruan. Astiro-astiro eskuak buruaren atzeko aldean. Bat bateko mugimendurik egin gabe. Bira eman!
Horregatik guztiagatik eta Osoko Bilkuraren aurrean “Kataluniako Polizia buruak ezin ditu bere iritzi politikoak azaldu eta are gutxiago berak ikertzen dituen talde politikoei buruz, berak eginiko txostenak haien kontra erabiliko direlako” esanez, Legardak Juan Ignacio Zoidori eskatu dio “neurriak har ditzala eta eginbideak has ditzala”, eta deitoratu du Sánchez Corbí UCOko buruak EAJren kontrako arrazoirik gabeko salaketa larriak egin izana.
“Halako jendearekin, Romanones Konteak esan ohi zuen eta gero Rajoy jaunari entzun diogun esapidea gogoratzea baino ez zaigu geratzen: Hau da hau tropa, alajaina, hau da tropa!” amaitu du Legardak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10