Prentsa Aretoa

2018/05/25

Aitor Estebanek aditzera eman duenez EAJ-PNV prest legoke Pedro Sánchezekin zentsura mozioaz hitz egiteko

Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez PPk “ageriko arazoa” dauka ustelkeriarekin eta Aurrekontuak onartuta izateak garrantzitsu jo ditu bestela, egoera dramatikoa izan litekeelako “arlo instituzionalean eta ekonomikoan”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak gaur goizean baieztatu du bere alderdia prest legokeela PSOEk gaur goizean Diputatuen Kongresuan erregistratu duen zentsura mozioaz Pedro Sánchezekin hitz egiteko.

Sabin Etxean hedabideei eginiko adierazpenetan, bozeramaile jeltzaleak adierazi du ezinbestekoa dela Euskadirekiko duten “planteamendua” ezagutzea, baita Kataluniarekiko dutena ere, eta “Espainiako Estatuak gaur bizi duen krisiari irtenbidea bilatzeko soluzioak ote dituen”. Era berean gaineratu duenez, “inkognita” horiek argitzen direnean eta planteamendu hori ezagutzen denean, EAJ-PNVk erabaki bat hartuko du.

Estebanek `Gürtel Auzia´ deritzonaren epaia baloratu du eta esan duenez “agerian geratu da PPk ustelkeria arazo bat duela”. Hala adierazi du Partido Popularrak “gizarteari barkamenak eskatu behar dizkiola” eta azpimarratu duenez “agerikoa da kalte hori konpondu behar duela” eta “azalpenak eman behar dituela eta neurriak jarrai behar dituela inguruabar hauek berriro ere eman ez daitezen”.

Amaitzeko, bozeramaile jeltzaleak esan du oraingo egoeran, Aurrekontuak onartuta izatea “ona da”, bestela, egoera “dramatikoa izan litekeelako, ez bakarrik erakundeen planoan baizik eta baita ekonomikoan eta, beraz,  oso ezegonkortasun handia eman liteke”.

Gure Legebiltzar Taldea