Prentsa Aretoa
2018/06/25
Europako Batasunarekiko negoziaketa fasean Autonomia Erkidegoen lehentasunezko parte hartzea eskatu du Joseba Agirretxeak Europako Nekazaritza Komisarioaren aurrean
Phil Hoganek Diputatuen Kongresuan hitz egin duela baliatuta
Joseba Agirretxeak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, Nekazaritza eta Landa Garapenerako Europako Komisarioari eskatu dio Europako Batasunarekiko negoziaketa fasean Euskadi moduko Autonomi Erkidegoei lehentasunezko parte hartzea ematea, prozesu berean sektorean inplikatutako eragile ekonomiko eta sozialek parte hartzea aldarrikatu duen bitartean.
Phil Hogan Diputatuen Kongresuan izan delarik, Agirretxeak Euzko Abertzaleak taldearen desadostasuna adierazi du Batasuneko agintariek 2021-2027 epealdirako NPB-aren inguruan Batasuneko agintariek planteatu duten urte askorako finantza markoaren aurrean, eta ildo beretik baieztatu duenez “helburua landa garapenerako planak ezartzea eta nekazal jarduera finantzatzea bada, aurrekontuak murrizteak arazo handia ekar lezake”.
Diputatu jeltzaleak Autonomia Erkidegoen “subsidiariotasuna” eskatu du “hauek direlako nekazal politikaren eskuduntza osoa dutenak eta, beraz, eurek izan behar dute beren esparru barruan NPBaren plan estrategikoak barnean hartuko dituzten neurriak zehaztu, egin, aldeztu eta abian jarriko dituztenak”. Zentzu berean esan du ez duela egoki jotzen bigarren zutaberako funtsen kudeatzailea estatua izatea “Autonomia Erkidegoak direlako landa garapenerako planak eta horretarako bideratutako funtsak garatzen dituztenak, beraiek direlako, hain zuzen, beren lurraldea eta beren beharrak ondoen ezagutzen dituztenak”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10