Prentsa Aretoa
2018/06/26
EAJren Euzko Abertzaleak taldeak eutanasia arautzea babesten du “osasun eta justizia oinarri sendoekin eta askatasun eta erantzukizunez”
Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak “egoki eta beharrezko” jotzen du gai honi heltzea “gaixoentzako eta osasun langileentzako” bermeekin eta lege babes argiarekin
“Ezin ditugu begiak itxi, zerbait existituko ez balitz bezala eginez eta lege markoa ukatuz. Gizarte ireki eta aurreratuan bizi gara, egoera konplexuei normaltasunez heldu behar diegu eta guk, arduradun politiko garen aldetik, egoki eta beharrezko jotzen dugu hori egitea”. Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak hizlarien tribunatik aurreratu du EAJren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak baiezkoa emango diola Diputatuen kongresuan eutanasia arautzeko lege Proposamena aintzat hartzeari.
Agirretxeak ohartarazi duenez “ez da arinkeriaz legisla daitekeen gai bat” eta baieztatu duenez “ezin zaio inprobisazioari lekurik utzi”. Era berean aldarrikatu du eutanasia arautzeko orduan “oinarri sanitario eta juridiko sendoak” izan behar dituela eta “askatasunez eta erantzukizunez” jokatu behar dela “gaixoentzako eta osasun langileentzako berme guztiekin”. “Gaixoak berariaz adierazitako nahia betearazteko ardura bereganatu behar dutenek lege babes argia izan behar dute eta justizia eta osasun aldetik ibilbide argia izan behar dute, arinkeriari lekurik utzi gabe”, baieztatu du.
Diputatu jeltzaleak adierazi du zuzenketak aurkezteko izapidean Euzko Abertzaleak taldeak zuzenketak planteatuko dizkiola PSOEk proposatu duen testuari “horren gai garrantzitsuan irtenbiderik onena bilatze aldera” eta “eutanasia babesten dutenak bizitzaren alde borrokatzen direnen antipodetan” jarriaz gai hori ikuspegi fribolotik aztertzen dutenak kritikatu ditu. Zentzu berean, Agirretxeak gogoratu du Lege Proposamenak “baldintza eta kasuistika zehatzak“ aurreikusten dituela, besteak beste gaixotasun larri eta sendaezina izatea edo desgaitasun larri kronikoa sufritzea.
“Bai ederra dela bizi nahi izatea eta bizi ahal izatea, eta bai zoritxarrekoa dela bizi nahi izatea eta ezin izatea; baina, are zoritxarrekoagoa da bizitzerik ez dagoelako hil nahi izatea eta ezin pausu hori ematea”, amaitu du Agirretxeak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10