Prentsa Aretoa

2018/06/28

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Kongresuaren babesa jaso du eta PPk euskal gizartearen kontra bilatzen zuen “mendekuari” aurre egitea lortu du

Aurrekontuek jasotzen dituzte PPk zentsura mozioaren ondoren “zigor gisa” Senatuko izapidean zuzendu zituen Euskadirentzako 31 milioi euroko partida biak

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Kongresuaren babesa jaso du eta PPk euskal gizartearen kontra bilatzen zuen “mendekuari” aurre egitea lortu du

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak taldeak Ganberaren babesa jaso du Partido Popularrak euskal gizartearen kontra eta “mendeku” gisa Senatuan 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren izapidean sartu zituen zuzenketei aurre egiteko. Euzko Abertzaleak taldeak beraz, Lege Proiektuan jasotzea lortu du Euskadirentzako 31 milioi euroko partida horiek.

Aurrekontuen izapidearen azken eztabaida honetan, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomiko Idoia Sagastizabalek azpimarratu duenez EAJ-PNVk “zintzotasun osoz bete du emaniko hitza”, Partido Popularrarekin adostu zen akordioa aurrekontuetarako baino ez zelako. Hartara, PPri egotzi dio “zuzenketak justifikatzeko premisa faltsuan oinarritzea” eta popularrei galdegin die “hauxe ote den beren estrategiarik onena, legebiltzar talde hau zentsura mozioa babesteagatik traidore jotzen dutelako. Zerikusirik ote du honek aurrekontu proiektuarekin?”, galdetu du. “Zuentzat edozein aitzakia da ona errealitateari aurre ez egiteko eta zuen hutsegiteak ez onartzeko”, aurpegiratu die.

Edozein kasutan, Sagastizabal “pozik” agertu da 2018rako Estatuko Aurrekontu Lege Proiektuaren azken emaitzarekin, Senatuan zuzendu nahi ziren Lanbide (26.6 milioi) eta BIMEP-erako (5 milioi) inbertsioak berreskuratzen direlako eta Euskadirentzako inbertsioak 540ra eramaten direlako EAJ-PNVk eman dien babesari esker eta Euzko Abertzaleak taldearen ekimenez aurrekontu hauetan pentsioen igoera jasotzen delako.

Pentsioei dagozkienenez, Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu duenez Estatuko Aurrekontu Orokorren legea indarrean sartzearekin, pentsiodun guztien pentsioak %1,6 igoko dira 2018an eta 2019an; alargunen pentsioen oinarria lau puntutan igoko da, hau da %56ra arte 2018an eta beste lau puntu 2019an, %60ra alegia, eta Iraunkortasun Faktorea 2023ra arte atzeratuko da.

Euskadirentzako 540 milioi euroak bideratuko dira industria politika, azpiegiturak I+G+B ekimenak, kultura, Euskadiko ingurumena hobetzera, Espainiako Gobernuarekin 2017an adostu ziren konpromisoen ondorio gisa eta Euzko Abertzaleak taldeak Aurrekontu hauetan jasotzea lortu duen hobekuntzez gain.

Gure Legebiltzar Taldea