Prentsa Aretoa
2018/07/03
Mikel Legardak Espainiako Gobernuari eskatu dio frankismo garaian espoliazioa pairatu zutenekin daukan “zorra” ordaintzea
Carmen Calvo presidente ordearen agerraldiaren kariaz, Legardak begi onez hartu du Giza Eskubideen Plana iragarri izana, Euzko Abertzaleak taldeak hainbatetan erreklamatu duen zerbait
Mikel Legardak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaile ondokoak, Estatuaren “erantzukizuna” azpimarratu du Frankismo garaian pertsona fisiko eta juridikoei eragindako espoliazioan, eta Espainiako gobernuari eskatu dio “pendiente dagoen zor hori” ordaintzea. Carmen Calvo Espainiako presidente ordearen agerraldiaren kariaz, Legardak gogoratu du Alemaniak kontu hori “konpondu” duela baina Espainian oraindik “pendiente dagoen gai bat da Oroimen Historikoaren Legearekin amaitu nahi izan ez zelako”, eta egin egin beharra dago “oinarrizko giza eskubideetan oinarritutako arrazoiagatik”.
Ardatz honi lotuta ere, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaile ondokoak Presidentetzako Ministro andreak Giza Eskubideen Plan baten onarpenaren inguruan eginiko iragarpena txalotu du, Euzko Abertzaleak taldeak berak eta Amnesty International moduko erakundeek luzaro erreklamatu duen zerbait.
Beste alde batetik, Legardak gaur aldarrikatu du Espainiar estatuaren “aniztasuna”, zeinetan “lurralde kontzeptu guztiak eta ikuspegi sozial guztiak egon behar diren sare egitura duen elkarbizitza baten eredu batean”. Diputatu jeltzaleak Calvok berak aipatutako “elkarrizketa ireki,eraikitzaile, demokratiko eta trabarik gabea” txalotu du eta elkarrizketa horretan Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian jasotzen diren “Eskubide Historikoen aitortza eta errespetuan dautzan ahalmenak” arakatzea erreklamatu dio.
Halaber, Legarda kritikoa izan da Ganberaren barruan ematen diren “betoekin”, zuzenketak aurkezteko epeak etengabe luzatzen direlako eta “Ganberaren ekimen legegilea blokeatzea dakartelako”, eta PSOEk ere blokeo hori ahalbidetu duela esan du. Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu dituen bost Lege Proposamenetatik (Sekretu Ofizialak; Araudiaren Erreforma; Zigor Kodea,Betirako Espetxe zigor berrikusgarriari dagokionez; Hiritarren Segurtasun Legea eta Auzitegi Konstituzioaren Legea) bakar batek ere ez du oraingo legealdian izapidea burutu, Ganberak onartu dituen arren.
Amaitzeko, Mikel Legardak “Europa gehiago” eskatu du eta Europako proiektuaren “zutabe handiak” direnei buruzko arreta eskatu du “osatu gabe” daudela esanez, hau da, moneta bakarra eta zirkulatzeko askatasuna. Lehen gaiari dagokionez, Legardak zerga politika eta bankuetako politika bateratuari ekitea eskatu du; eta zirkulatzeko askatasunari dagokionez, “Europako Batasunean inmigrazio politika eta bigarren mailako mugimenduei buruzko politika bateratua ez izateak dakartzan barruko tentsioak” kritikatu ditu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10