Prentsa Aretoa
2018/07/10
Idoia Sagastizabalek Ekonomia Ministro andreari eskatu dio Merkatuaren Batasun Legea zuzentzea “uniformizatzaile eta eskuduntza terminoetan inbasibo” jotzen duelako
Nadia Calviñoren lehen agerraldiaren kariaz, diputatu jeltzaleak Espainiako ekonomiak gaur egun dituen “arriskuez” ohartarazi du
Idoia Sagastizabalek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak, Ekonomia eta Enpresa Ministro andreari adierazi dio Euzko Abertzaleak taldeak ez duela Merkatuaren Batasuna Bermatzeko Legea zuzen jotzen “uniformitzatzaile eta eskuduntza terminoetan inbasibo” jotzen duelako. Nadia Calviñoren lehen agerraldiaren kariaz Sagastizabalek kritikatu duenez, “oztopo administratiboek ondasun eta merkantzien zirkulazio askea ez eragoztea bermatzeko aitzakiapean, Lege honek Euskadiri onartzen zaizkion eskuduntzak inbaditzen ditu” eta horregatik Ministro andreari eskatu dio lege hori “zuzentzea eta 2013an Lege hau PPren gehiengo absolutuarekin onartu zenean interesatu ez zitzaien akordioa eta adostasuna bilatzea”.
Hitz egiteko izan duen tartean, Sagastizabalek Ministro andreari eskatu dio “epe ertain eta luzera ageriago dauden eta intentsuagoak diren arrisku batzuk aintzat hartzea”, besteak beste interes tipoen igoera, tentsio geopolitikoak, guda komertzialak, altzairuari eta automozioko osagaiei ezartzen zaizkien muga-zergak eta AEB Irango akordiotik irten izana, eta ohartarazi dio “barruko arriskuez”, besteak beste produktibotasuna, zahartzea, lan merkatuaren polarizazioa, Europako Batasunaren batez besteko langabezia eta abar. Zentzu honetan deitoratu duenez “hazkunde ekonomikoa azken hiru urteotan %3tik gora kokatu den arren, langabezia tasak %15etik gora jarraitzen du eta gaineratu duenez “hazkundea neurtzeko aldagarri bakarra ezin da kontratu kopurua izan, enpleguaren kalitatea ere neurtu egin behar delako”.
Halaber, Diputatu jeltzalea Espainiako ekonomiaren zorpetze maila handiaren inguruan interesatu da “etorkizuneko belaunaldiak kaltetzea inplika dezakeelako eta arazoa izan daitekeelako BCEren pizgarriak erretiratzeko arriskuen artean, aurreikuspenen arabera zorraren kostea igotzea ekarriko duelako”. Horregatik, Ministro andreari galdegin dio bere Ministerioak zer nolako jarduera zehatz aurreikusi dituen “zorpetze honi mugak jartzeko eta hazkuntza eredua aldatzen saiatzeko, Espainia delako txirotasuna eta desberdintasun egoerak gehien hasi diren EBko herrialdea”. Sagastizabalek aditzera eman du “argi eta garbi popako haizeak amaitzear daudela” eta planteatu du “bestelako erreforma batzuk egitea, hazkuntza eredua aldatzera begira, lehiakortasuna eta produktibotasuna irabazteko, eta hazkuntza hori hiritargoan ere eman dadin”.
Azkenik, Idoia Sagastizabalek Euzko Abertzaleak taldea transakzio finantzarioetarako `Tobin tasa´ deritzonaren alde dagoela eta baieztatu duenez “baterakuntza fiskalak ez du talka egiten politika ekonomiko hedakorra eragotziko duen jarduera berriekin”. Zentzu honetan eskatu du “erreforma fiskalak egitea eta jardueren eta eraginkortasuna eta iruzur fiskala kontrolatzea”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10