Prentsa Aretoa

2018/09/17

Aitor Estebanek aitortu du “baikor” dagoela Legealdiaren etorkizunari dagokionez, baina Sánchezi gogoratu dio EAJ-PNVrekin hitzartutako akordioak betetzeke dituela oraindik

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Presidentearen tesiaren inguruko polemikaz galdetuta, Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak ohartarazi du pilota “Casado eta Riveraren teilatuan” dagoela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

Aitor Esteban, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea, Legealdiaren etorkizunaren inguruan “apur bat baikorrago” agertu da gaur “zerumugan laino batzuk dauden eta Pedro Sanchezek berak ere zer bide hartuko ote duen jakin ez arren”. “Presidentearen asmoa agintaldia agortzea” dela adierazi ondoren esan du “hitz egiteko prest egon behar duen gehiengo nahikoa” behar dela, eta gaineratu duenez “ Gobernuak zer nolako planteamendua egiten duen ikusteko zain egongo gara, aurreko gobernuarekin hitzartutako eta oraindik bete gabe dauden akordioak betetzen badira” eta Sanchezek akordio haiek errespetatuko zituela hitzeman zuela gogoratu du. Zentzu berean, Estebanek gogoratu du Pedro Sánchezek publikoki adierazi zuela EAJ-PNVri kontsultatuko ziola balizko hauteskunde deialdia egin aurretik eta esan du “baikor” dagoela eta espero duela Sanchezek bere hitza betetzea.

Sánchez Presidentearen tesiaren eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko masterretan eman diren irregulartasunen inguruan piztu diren politikez galdetuta, Estebanek “lotsagarri” jo du Montón Ministro ohiak, Cristina Cifuentes Madrilgo Komunitateko Presidente ohiak eta PPko Presidenteak ikasketak egin zituzten institutuan gertatutakoa,baina era berean deitoratu du eztabaida lokazten hazia dela eta “arlo pertsonalera eramana izan dela”. Edozein kasutan eta Casadoren masterraren, Riveraren curriculumaren eta Sánchezen tesiaren inguruko zalantzei dagokienez, Estebanek baieztatu du une honetan pilota “Rivera eta Casadoren teilatuan” dagoela “Euzko Abertzaleak taldeak ez duelako babestuko Ciudadanosek eta Partido Popularrak Espainiako Gobernuko presidenteak Ganberan azalpenak eman ditzan aurkeztu duten agerraldi-eskea”.

Amaitzeko, PPk eta Ciudadanosek Franco “Valle de los caídos”etik ateratzeko Dekretuaren bozketan eman zuten abstentzioaz Estebanek zera esan du: “Historia zama handia da han dagoena legatu jotzen duten gurasoak, aitona-amonak eta birraitona-birramonak dituztenentzat. Ez da oso txukuna Dekretuaren kontra bozkatzea baina oso gogor egiten zaie aldeko botoa ematea”.

EAJren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak era berean gogoratu du asteazkeneko kontrol bilkuran jeltzaleen bozeramaleak Espainiako gobernuko Presidenteari galdegingo diola EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Legea aldarazteko proiektuaz , zeinen izapidetzak Kongresuan geldiarazita jarraitzen duen.

Gure Legebiltzar Taldea