Prentsa Aretoa

2018/09/26

EAJ-PNVk pozez hartu du Toledoko Itunaren barruan pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko adostu den akordioa

Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak azpimarratu duenez, adostutako testuak “EAJ-PNVk betidanik defendatu izan duenari erantzuten dio eta, aldi berean, Euskadiko pentsiodunek eginiko erreklamazioen ildo beretik dator: pentsioen eros ahalmenari eusteko bermea”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk pozez hartu du Toledoko Itunaren barruan pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko adostu den akordioa

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Barandiaran, Toledoko Itunean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea, pozik agertu da gaur Batzorde honetan pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko hartu den akordioaren aurrean.

Hedabideei eginiko adierazpenetan, Barandiaranek akordio hau “oso onuragarri” jo du eta azpimarratu du akordio honen edukiak erantzuten diela “EAJ-PNVk betidanik egin dituen eskariei, pentsiodunek egin dituzten aldarriei, hain zuzen”, azken hilabete hauetan, gainera, aldarri horiek oso eragin handia izan dute Euskadin. Barandiaranek gogoratu du EAJ-PNVk betidanik ulertu duela gai hau, pentsioen eros ahalmenari eusteko bermea KPIaren faktorea erabilita eman behar dela. Are gehiago, horixe izan da Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak azken aldi honetan egin duen lanaren “ardatz nagusia”, aurtengo Aurrekontu Orokorren inguruan onartzeko orduan iragan maiatzean adostu zen akordioan erakutsi bezala, zeinen bidez lortu zen pentsioak oro har %1,6ra igotzea, alargunen pentsioaren oinarri arautzailea lau puntutan igotzea, hau da, %56ra 2018an eta %60ra 2019an, eta Iraunkortasun Faktorea indarrean jartzea 2023ra arte atzeratzea.

“Aitzindariak izan ginen pentsioak hobetzea aldarrikatzeko orduan, egoerak berehalako irtenbideren bat eskatzen zuelako, eta orain ere izan gara, norabide beretik lan eginez berme hori finkatzea lortu arte”, ezarri du.

Barandiaranek azpimarratu duenez, Tolegoko itunaren inguruko lana “ez da erraza izan, gure arteko ezbaiak gainditzeko ahalegina egin behar izan dugu, azkenean borondateak batzea lortu duen testua egitea erdietsi delarik”. Akordioa lortuta, pentsioak eguneratzeko prozesu honek “etorkizunera begira, marko egonkorra izango du eta gobernu guztiek parte hartu beharko dute, kolore batekoek zein bestekoek”, azaldu du diputatu jeltzaleak.

Gure Legebiltzar Taldea