Prentsa Aretoa

2018/10/23

Estrasburgok zigorrak metatzearen inguruan emaniko epaiarekin desados agertu da EAJ-PNV

Aitor Estebanek Lege Proposamen bat iragarri du Frantzian espetxean emandako urteak kontuan hartuak izan daitezen eta Espainiako legeria Europako zuzentaraua “egokiago” moldatzea eskatzeko

rss Ezagutzera eman
Estrasburgok zigorrak metatzearen inguruan emaniko epaiarekin desados agertu da EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

  • Aitor Esteban Estrasburgoko epaiari buruz
    2018/10/23

    ARTXIBOA JAITSI

EAJ-PNV desados agertu da gaur Giza Eskubideen Europako Epaimahaiak emaniko epaiarekin, zeinen bidez abalatu den ETAko presoek Frantziako espetxeetan emaniko urteak Espainiako gobernuak kontuan ez hartzea.

Hedabideei eginiko adierazpenetan, Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du erabaki horren inguruko informazioen lehen irakurketa eginik “kontrako irizpidea” ere uler litekeela, hau da Espainiako gobernuaren kontrakoa ere “baliagarria izan zitekeela”. Horregatik eta Europako zuzentaraua Espainiako legeriara “egokiago” moldatzeko, EAJren taldeak Lege Proposamen bat aurkeztu du zeinetan zigorrak metatzearen aldeko interpretazioa egiten den, Frantziako espetxeetan emaniko urteak kontuan zenbaketa egiterako orduan kontuan hartuak izan daitezen.

Aitor Estebanek ildo beretik baieztatu duenez “terrorismoaren amaierarekin, ETA desagertuta, ez dauka inolako zentzurik salbuespen neurriak aplikatzen jarraitzeak”. Hori dela eta, Espainiako estatuari eskatu zaio espetxe legeria “sen onez” aplikatzea eta zigorrak metatzearen inguruko Europako zuzentaraua “egokiago” molda dezala Frantziako espetxeetan emaniko urteak ere kontuan hartuak izan daitezen.

EAJ-PNVk erregistratu berri duen ekimena

 

Gure Legebiltzar Taldea