Prentsa Aretoa
2018/10/31
EAJ-PNVren Euskal Taldeak Valerio Ministro andreari eskatu dio osasunari dagokion “anomalia” bat “premia osoz” zuzentzea eta osasun arretaren arloan falta dena transferitzea
Iñigo Barandiaranek Osasun saileko ondasun higiezinen titulartasuna transferitzeko “egutegia” eskatu du. Euskadin 74 dira eta titulartasuna Euskadiko erakundeei transferitzea erreklamatu du
EAJ-PNV taldeak Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministro andreari eskatu dio osasun arreta zerbitzuaren transferentzia osatzeko falta dena burutzea.
Gaurko kontrol bilkuran, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak “anomalo” jo du osasun zerbitzuari lotutako higiezinek, erietxeek, Gizarte Segurantzaren titulartasunpean jarraitzea, Autonomia Erkidegoek osasun eginkizun eta zerbitzuen ardura bereganatu zutenetik 30 urte igaro direlarik, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio transferentzia hori “osatzeko” ahalegina egitea.
“Guztiz premiazkoa da ondasun higiezinen titulartasuna transferitzea; gaur egungo egoerak osasun zentroen kudeaketa egokia eragozten du, eta horregatik eskatzen dugu ahalegin bat egitea eta burutzeko egutegia aurreikustea”, baieztatu du Barandiaranek Euskadin transferitutako ondasun higiezinak 74 direla adierazi ondoren.
Hitz egiteko izan duen tartean, diputatu jeltzaleak gogoratu du 1987an Euskadik, beste Autonomia Erkidegoek bezala, Insalud erakundeak ordura arte ematen zituen zerbitzuen eta betetzen zituen eginkizunen erantzukizuna bereganatu zuen, baina ez zen transferitu osasun zerbitzuko higiezinen titulartasuna. Gaineratu duenez, orduz geroztik “anomalia hori zuzentzeko hainbat saiakera egin dira”, eta berriena izan da Toledoko Itunaren 1. gomendioaren behin behineko testua.
“Arazoa ez da Euskadikoa soilik, horregatik eskatzen dizut talde moduan ahalegina egitea, oso premiazkoa baita”, amaitu du diputatu jeltzaleak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10