Prentsa Aretoa
2018/11/14
Legardak Sanchezi eskatu dio Estatu kideetan espetxe zigorrak metatzearen inguruan EAJ-PNVk proposatu duen erreforma babestea, “Espainia EBko salbuespena izan ez dadin”
Diputatu jeltzaleak kritikatu duenez EBren barruan ebazpen judizialak aitortzearen inguruko Erabaki Markoan Espainian sartu diren “mugak“ Espainiako jurisprudentziak eta justiziak auzitan jarri dituzte eta Europako araua ezerezean utzi dute
Mikel Legardak, EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramaile ondokoak, Pedro Sánchezi eskatu dio gaur, Estatu kideen artean espetxe zigorrak metatzeko arauari EAJ-PNVk planteatu dion erreforma babestea, “Espainiak EBren barruan salbuespen izateari utz diezaion”.
Kontrol bilkuran, Legardak gogoratu du Giza Eskubideen Europako Epaimahaiak, duela gutxi, Espainiako Erresumaren aldeko epaia eman zuela Arrospide Sarasola eta beste auzietan, eta ondorioz, ez zaizkie Frantzian betetako espetxe zigorrak kontuan hartuko, espetxeratze denbora maximoak ezartzera begira, EBren barruan bete diren espetxe zigorrak aintzat hartzea ahalbidetzen duen Erabaki Markoaren aurka. Eta hori gertatu da, azaldu du Legardak, Erabai Marko hori Espainiako ordenamendu juridikoan jasotzerakoan ezarri diren mugengatik. “Muga horiek auzitan jarri dituzte eragin zuzena jaso dutenek, dotrinak berak eta Espainiako justiziak. Auzitegi Gorenak Erabaki Markoa moldatu zuen Lege Organikoak eginiko interpretazioa ontzat jo arren, 6 magistraturen kontrako botoa jaso zuen, baiezkoa eman zuten 9en aurrean; eta Auzitegi Konstituzionalean kontrako bi boto jaso zituen, alde jaso zituen 4 botoen aurrean”, azaldu du.
Horregatik,Legardak Espainiako Presidenteari eskatu dio hipoteken zerga deritzonaren inguruan egin duen berbera egitea, Espainiako exekutiboak “irtenbide bat” ematea erabaki duelako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak bestelako erabakia hartu arren. “Zuk zeuk esan zenuen bezala, gauza bat da botere judiziala eta beste bat gainerako botereak”, gogoratu dio Legardak Sánchezi. Hori dela eta, Euzko Abertzaleak aurkeztu duen erreforma babestea eskatu dio Europako Batasuneko zigor ebazpenen aitortzari buruzko Erabaki Markoaren moldatze zuzenagoa ahalbidetzeko eta “Espainiak Europako markoan salbuespen izateari utz diezaion”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10