Prentsa Aretoa

2018/12/12

Euzko Abertzaleak taldeak pozik hartu du Espainiako gobernuak adierazi dion konpromisoa datorren astean bertan Lemoizeko zentraleko lurrak euskal erakundeen eskuetan jartzeko

Hala egiaztatu du Ogasun Ministro andreak, kontrol bilkuran, Aitor Estebanek egin dizkion galderei erantzunez

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak pozik hartu du Espainiako gobernuak adierazi dion konpromisoa datorren astean bertan Lemoizeko zentraleko lurrak euskal erakundeen eskuetan jartzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren euskal taldeak pozik hartu du Ogasun Ministro andreak gaur bertan Kongresuko Osoko Bilkuran adierazi duen konpromisoa,zeinen arabera, datorren astean, Monteroren hitzetan `behin betiko ebazpena emango da Lemoizeko lurrak behin betiko Eusko Jaurlaritzaren eskuetan egon daitezen’.

Espainiako gobernuak EAJ-PNVrekin hitzemandako eta bete gabe izan duen akordioetako bat beteko du. Izapideak atzeratuta zeuden eta Aitor Estebanek kontrol bilkuran “arintasuna” eskatu du eta “erabakiak albait arinen hartzea”.

Ministro andrearen konpromisoa egiaztatu ondoren, Estebanek eskatu du “prozedura osoa 2019ko urtarrila amaieran edo otsaila hasieran burutu ahal izatea”, euskal erakundeek hiritarren ongizateari bultzada ematerik izan dezaten antzinako zentral nuklearra kokatzen zen lurretan abian jarriko dituen proiektu berrien bidez.

Gure Legebiltzar Taldea