Prentsa Aretoa
2018/12/17
Aitor Estebanek “harrigarri” jo du Aitor Zabaletaren hiltzailea atzerrira Champions-eko partidara ikustera joan izana, eta azalpenak eskatu dizkio Gobernuari
Bozeramaile jeltzaleak galdera multzo bat erregistratu du idatzizko erantzuna jasotzeko
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, galdera multzo bat erregistratu du Aitor Zabaletaren hiltzailea iragan astean Brujas hiriburura Champions-eko partida ikustera bidaiatu zela jakin ondoren. Jakin denez, bertan atxilotua izan zen Belgikako poliziari nazien agurra egiteagatik.
Gizarte sareetan zabaldu duen mezu batean, Estebanek “harrigarri” jo du Ricardo Guerrak, 1998an Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailea Vicente Calderón futbol zelai inguruan labankada batez hil zuenak, Gizarteratzeko Zentro bat dagoen arren, bidaiatzeko baimena izatea, eta gaineratu du “agerian” geratu dela ez dela birgizarteratu, azken albisteen bidez jakin ahal izan baita futbol partidetan nazien ideologiako taldeen elkarretaratzeetan izan dela.
Horregatik guztiagatik eta argitaratu diren albisteak ikusita, Aitor Estebanek ondorengo galderak egin ditu:
Ricardo Guerrak atzerrira bidaiatzeko behar diren baimenak zituen? Erantzuna baiezkoa bada, Espetxeen Zuzendaritzak egoki jotzen al du futbol partida baino lehen pertsona bat hiltzeagatik kondenatua izan den bati baimena ematea, talde ultra arriskutsu batekin, Champions Leagueko partida aurrekora joan dadin?
Gobernuak eta Barne Ministerioak ezagutzen al dituzte Guerraren aurrekari penalak? Jakin al dakite dagokion zigorra bete gabe duen arren, hirugarren graduan eta Gizarteratzeko Zentro batean dagoenez, futbol partiden aurrekoetara talde naziekin joaten jarraitzen dutela?
Gobernuak uste al du Ricardo Guerra gizarteratuta dagoela eta, beraz, hirugarren graduarekin jarraitzeko moduan dagoela?
Gobernuak Fiskaltzari eskatuko al dio esandako gertakari horien aurrean Guerraren egoera berraztertzea eta berriz espetxeratzea?
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10