Prentsa Aretoa
2018/12/18
Espainiako salbuespenarekin amaitzeko eta Frantzian betetako kondenak aintzat hartzeko planteatu duen proposamena Kongresuak babestu ez izana deitoratu du EAJ-PNVk
Mikel Legardak argudiatu du jeltzaleen proposamenak bilatzen duela Europako araudiak Espainian era ezberdinean aplikatzeagatik dituen ondorio eta paradoxak zuzentzea
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak deitoratu du Diputatuen Kongresuak ez duela babestu Espainiako ordenamendu juridikoak zigorrak metatzearen inguruko Erabaki Markoa “zuzenago” aplikatzea eskatzeko planteatu duen erreforma, Frantzian betetako zigorrak kontuan hartuak izan daitezen. PP eta Ciudadanos taldeen kontrako botoek eta PSOEren abstentzioak eragotzi dute ekimena, Lege Proposamena, izapidera onartua izatea.
Hitz egiteko izan duen tartean, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak baieztatu du Euzko Abertzaleak eginiko eskaria “logikoa” dela eta “Europako gainerako herrialde gehienek egin duten araudiarekin bat datorrela”, Erabaki Marko hau Espainiako ordenamendu juridikoan sartzeko izapidean PPk sartu zituen “muga objektibo eta tenporalak” zuzenduz.
“Pertsona batek Estatu kide batean egin duenak nolabaiteko eragina izan behar du gainerako estatuetan, pertsona horrek beren esparruan egin ditzakeen delituei aurrea hartzera begira edo zigor prozesu berriak kontuan hartzeko”, esan du Legardak. Era berean esan du mugek “eraginkortasuna kentzen diote Erabaki Markoak Europako esparruan, askatasun,segurtasun eta justizia arlo komunean ezarri nahi duen baliokidetasun printzipioari”.
Diputatu jeltzaleak azaldu du Europako arau honen transposizioak “ondorio praktiko materialak” dituela, esate baterako, kondenatu batentzat askatasun gabeko aldia luzatzeko “paradoxa” ematen delako eta sententzia guztiak Espainian eman izan baziren aldi hori laburragoa izango litzatekeelako. Era berean, Legardak esan du “harridura” eragiten duela EBko Estatu kideek ezarritako kondenak metatzeko aukera baztertu dela ikusteak eta , alderantziz, ez dela berdin egiten beste Estatu batzuetako Epaimahaiekin. "Hau da, eraginkortasun txikiagoa ematen zaie EBko herrialdeetako sententziei hirugarren herrialdeetakoei baino, eta hori atzerakada handia da Europaren eraikuntzari dagokionez”, kritikatu du.
Amaitzeko, Legardak adierazi du ekimenak Europako araudiaren “aplikazio ezberdinak” arintzeaz gain, Ministroen Kontseiluak 2013an onetsi zuen testura itzultzeko urratsa ematen duela (aldaketak testu hartan jaso ziren), zeini Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Estatuko Kontseiluak oniritzia eman zioten.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10