Prentsa Aretoa
2018/12/25
Aitor Estebanek azpimarratu du euskal gazteriarentzako legaturik onena ez dela Konstituzioa, baizik eta Euskadiren naziotasuna aitortzea
Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak ez du aldaketarik antzeman Erregeak herrialde mailako debatearen inguruan egin zituen erreferentzietan, eta kritikatu du Felipe VI.ak ez zuela Katalunia hitza aipatu ere egin
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, gaur adierazi du euskal gazteentzat utz daitekeen legaturik onena ez dela Konstituzioa, Felipe VI.ak atzo esan bezala, baizik eta Euskadi nazio dela aitortzea, eta deitoratu du Erregeak bere hitzaldian Katalunia berba aipatu ez izana. Estebanen esanetan “zaharra berri” izan zen herrialde mailako debateari dagokionez.
Erregeak Gabon Gaban egin zuen diskurtsoa baloratzeko, Sabin Etxean eskaini duen prentsa aurrekoan, Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak kritikatu du Felipe VI.ak bere diskurtsoa Konstituzioaren baloreetan oinarritu izana “aipatu zuen balizko integrazio hura denen aldetik eman ez zelako” eta iragan abenduaren 6an Konstituzioaren 40. urteurrenaren ospakizunean “sei talde politiko falta ziren, haien artean indar abertzaleak, denek batera Estatuko indar guztien % 6,5 egiten dutenak”.
Zentzu berean, Estebanek “deigarri eta bitxi” jo du Erregeak `Espainiaren oinarri sendoak´ goretsi izana “Estatuko zerbitzuak beren baliabideak erabiltzen dituztenean epaileei probak ezkutatzeko, Estatuko egitura garrantzitsuetan ustelkeria kasu argiak daudenean, Monarkia bera auzitan dagoenean, herrialde mailako krisia eta alderdi sistemaren beraren krisi sakona ageri baino ageriago daudenean”.
Halaber, bozeramaile jeltzaleak “ironiko” jo du Erregeak Legea betetzeko deialdia egin izana, Autonomia Estatutuak bete gabe jarraitzen duenean. “Arauak, denonak direnak, denek errespetatu behar baldin badituzte, Estatutua ere bete behar da, berretsitako araua delako”, nabarmendu du Estebanek. Era berean salatu du PP eta Ciudadanos alderdietako buruek eskuduntzak birzentralizatzeko egiten dituzten eskariak “Legea ez errespetatzera eginiko deiak” direla.
Azkenik, eta gazteei helarazi zien mezua “Errege magoei bidalitako eskutitza, neurrigabe edulkoratutako mezua” izan zela baieztatu ondoren kritikatu du Felipe VI.ak esan zituen 1275 hitzetatik bi baino ez zituela euskaraz esan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10