Prentsa Aretoa
2019/01/07
Aitor Estebanek PP eta Ciudadanosi egotzi die VOX alderdia zuritu izana, eta ohartarazi du hezkuntza birzentralizatzeak “denak eztanda egitea” eragingo duela
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak “beldurgarri eta arriskutsu” jo du PPk hainbat “printzipio eta lorpen” auzitan jarri izana, besteak beste genero indarkeriari dagozkionak
Aitor Esteban, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko bozeramailea, oso kritiko agertu da gaur PP eta Ciudadanos alderdiekin , eta VOX alderdia zuritu nahi izana deitoratu die. Era berean aldarrikatu duenez “ Hezkuntza birzentralizatzen bada, denak eztanda egin lezake. Horixe bakarrik behar genuen!”.
Radio Euskadi irratian egin dioten elkarrizketan, Kongresuko jeltzaleen bozeramailea oso kezkatuta agertu da “VOX alderdiari normaltasuna ematen ari zaiolako”, eta bere ustetan PP “nabarmen” ari da jardun horretan, eta “ikaragarri eta arriskutsu” jo du Andaluziako hauteskundeen ondoren eta Erkidego horretan gobernua eratzeko negoziaketen barruan “mendebaldeko demokrazia batean oinarrizko diren printzipio eta aurrerapausoak auzitan jartzen ari direlako”, besteak beste genero indarkeriaren kontrako borrokari dagokion aldetik. “Genero indarkeria alorrean kostata lortu diren adostasunak ezin dira kareletik bota, eta estatistikak eta eguneroko errealitatea ezin dira besterik gabe zuritu. Nora eramango ote gaitu honek guztiak? Atzerapauso handia da askatasun eta berdintasun alorrean”, tamaldu da.
Era berean eta PPren aldetik eskuinerantz ematen ari diren ziabogaz , Estebanek baieztatu du “Espainiako erdigunea bertan behera utzi dutela” eta gaineratu du Pablo Casadoren alderdiak ibilbide okerra hartuko duela bide beretik eta “gatazka bilatzeko hizkera” erabiltzen jarraitzen badu. Zentzu berean, PP eta Ciudadanos alderdiek eskuduntzak birzentralizatzeko erakutsi duten asmoaren aurrean, zera ohartarazi nahi izan du. “ Hezkuntza birzentralizatzen bada, denak eztanda egin lezake. Horixe bakarrik behar genuen”, esan du Estebanek. “ Eskuduntza honekin arazoren bat baldin badago,eskuduntza Autonomia Erkidego guztietara eraman zutenek sortu zuten. Eta Euskadin bezala lehenengo momentutik eskatu genuenon aldetik eskatzen diegu ez dezatela ukitu ere egin”, amaitu du.
Erregeak Pazko Militarraren kariaz eman zuen diskurtsoaz galdetuta, Aitor Estebanek deitoratu du Felipe VI.ak “agerian dagoen zerbait ukatzen jarraitzen duela,hau da, hainbat herritar daudela Espainiaren batasunarekin eta banderarekin identifikatzen ez direnak”. Era berean baieztatu du z duela harritzen Erregearen aldetik “ostrukarena egin nahi izateak eta burua lur azpian sartzen saiatzeak”, baina era berean gaineratu du hori ez dela “Estatuaren errealitatea”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10