Prentsa Aretoa
2019/01/21
Aitor Estebanek esan du “agerikoa dela” PPren baitan “eskuinera jo” dutela eta mugimendu hori “estrategiatik harago doala”
PP, Ciudadanos eta Vox alderdien artean adostu duten akordioa beste erakundeetara eraman dezaketela gogoan, Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak aldarrikatu du “Euskadi eta Katalunia defendatuko dituen ahotsa”, lehentasunak argi baino argiago izango dituena.
OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaur baieztatu duenez “agerikoa da PPren baitan eskuinera jo dutela eta mugimendu hori estrategiatik harago doala, gaur egungo buruak konbentzituta daude horrela pentsatzen dutelako” eta horren aurrean, balizko hauteskunde orokorren ondoren eskuindarreko taldeek Gobernua eratzeko har lezaketen erabakiaren aurrean, Euskadi eta Kataluniarentzat aldarrikatu du “lehentasunak argi izanik gure bi herriak eta beren ahotsa defendatzeko ekimena”.
Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan, jeltzaleen bozeramaileak hitz egin du iragan asteburuan PP alderdiak egin duen kongresuaz, zeinetan José Maria Aznarrek PPren aldeko botoa eskatu duen “aspaldian egiten ez zuen zerbait”, eta Pablo Casadoren hitzaldian ere argi geratu da eskuinaldera egin den biraketa hori. Zentzu horretan eta hauteskunde orokorrak egiten badira “seguruenik ezkerraren mobilizazio handiagoa egongo dela” aurreratu arren, Estebanek ohartarazi du “eskuindarreko taldeen gehiengoa” sar litekeela eta, gainera, “egiten ari diren planteamenduak ez dira Kataluniako eta Euskadiko tentsio nazionalak ulertzearen aldekoak”.
Aurrekontuak gorabehera legealdiak iraungo ote duen galdetuta, Estebanek esan du maiatzean ez dela “super-igandea” gertatuko eta Espainiako gobernuarentzat ere arriskutsua da “arrautza guztiak otzara berean jartzea”. Herritarrentzat ere “nahiko konplikatua” litzateke, hainbat hautestontzi beharko liratekeelako. Edozein kasutan, Aurrekontu ezak eragingo luke “hauteskundeak legealdia amaitu baino lehen deitzea”.
Amaitzeko eta Espainiako gobernuak Ganberara eraman duen Lege Dekretu kopuru handiaz galdetuta, bozeramaile jeltzaleak esan du “desatsegina” dela Dekretu bidez legislatzea, baina PPri eta Ciudadanosi egotzi die halako praktikak bultzatu izana, Kongresuko Mahaian hainbat ekimen blokeatu dituztelako. “parlamentuaren eta demokraziaren kontrakoa da eta PP eta Ciudadanos oso zikin ari dira Parlamentuko Mahaian”, nabarmendu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10