Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/02/05

Joseba Agirretxeak Celáari erreklamatu dio “albait arinen zuzen dezala” praktiketan dauden ikasleengatik kotizatzeko derrigorra

Diputatu jeltzaleak salatu du arauketa berriak “ondorio ezin okerragoak” izan ditzakeela hezkuntzan, eta “erabat hondatzen duela” Euskadiko Lanbide Heziketa Duala

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Agirretxeak EAJ-PNVren Euzkal Taldeko Hezkuntza gaietarako bozeramailea oso kritikoa izan da gaur Errege Lege Dekretu bidez onartu den arauketa berriarekin, Gizarte Segurantzan inskribatzea derrigortzen duelako kanpoko praktikak egiten dituzten unibertsitateko ikasleak eta maila ertaineko eta goi mailako LHko ikasle guztiak. Agirretxeak Celáari eskatu dio arau hori albait arinen zuzentzea “ondorio ezin okerragoak” izan ditzakeelako hezkuntzan eta “erabat suntsi dezakeelako” Euskadiko Lanbide Heziketa Duala.

Diputatuen Kongresuan, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministro andreak hitz egin ondoren, Agirretxeak baieztatu duenez, Lan eta Gizarte Segurantzak hartu duen erabaki honek “ez ditu kontuan hartu hezkuntzak dituen beharrak, eta batez ere Lanbide Heziketarenak eta ikasleenak eurenak”. Diputatu jeltzaleak ohartarazi du Euzko Abertzaleak taldeak zuzenketa bat aurkeztuko duela Kongresuan horretarako zabalduko den aldian, lege honek sor dezakeen “anabasa administratiboa” saihesteko eta hezkuntzan eta enpresa munduan “alarmak “piztu dituen “aberrazioa” zuzentzeko.

Diputatu jeltzaleak era berean azpimarratu du “ikuspegi legegiletik” ere “kontraesan bat” ematen dela, praktika horiek egiten dituzten ikasleek eskolako derrigorrezko asegurua dutelako eta hori “antzeko edukia duen Gizarte Segurantzaren erregimenean altan emanda dauden afiliatuak onuradun izango diren antzeko arriskutik eratorritako antzeko beste edozein prestaziorekin” bateraezina delako, indarrean dagoen araudiaren arabera.

“Jakin dakizu Euskadiko LHa eredugarria dela, praktika akademikoak barne, eta LH Duala guztiz eredugarria da eta gogobetetze maila altua jaso du ikastetxeetan, enpresetan eta ikasleen artean. Neurri honek beste helburu batzuk ditu eta proposatu duenak ez daki LHa nola funtzionatzen duen” esan dio Celáari. Horregatik eskatu dio “albait arinen” zuzentzea.

Beste alde batetik Ministro andreak iragarri duen Hezkuntza Legeari dagokionez, Agirretxeak Lege Egitasmoa “berehala” aurkeztea eskatu du “zentzuzko epeen barruan LOMCE indargabetuta gera dadin eta bere ordez, gutxienez, lege hori indargabetu nahi genuen alderdien arteko adostasuna jasoko duen legea onar dezagun”. Edozein kasutan, diputatu jeltzaleak Ministro andreari ohartarazi dio EAJ-PNVrentzat, Lege egitasmo hori onartzeko, ezinbestekoa dela eskumen markoa eta hizkuntza ofizial guztiak errespetatzea, eta horregatik arau horrek ezin diela erantzun Hezkuntzaren eskuduntza Estatuari itzultzea eskatzen dutenei. “Lege Proiektua premia osoz aurkeztu behar da berehala zertan den ezagutu dezagun”, amaitu du Agirretxeak.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018