Prentsa Aretoa
2019/02/19
Iñigo Barandiaranek deitoratu du Toledoko Hitzarmenaren akordioa bertan behera geratu izana, eta salatu duenez “batzuek ez dute jakin pentsiodunen bermeak beren alderdikeriaren gainetik jartzen”
Diputatu jeltzalea harrituta geratu da PP eta Podemosen jarrerekin eta galdetu die “egoera honek zer egoerara eramango ote gaituen”
Iñigo Barandiaranek, Toledoko Hitzarmenean EAJren bozeramailea denak, Batzorde horretan ordezkatuta dauden alderdi guztietako ordezkarien artean egin den bilera amaitutakoan deitoratu du akordioa bertan behera geratu izana “alderdi batzuek ez dutelako jakin pentsiodunen interesak beren interesen gainetik jartzen”.
Hedabideei eskainitako adierazpenetan, Barandiaranek bere “ezustekoa” adierazi du PPk eta Podemosek azaleratu duten jarreragatik. “Gomendioek garapen eta adostasun maila nahikoa zuten kasuetan, oso ezbai handirik gabe eta boto partikularren batekin konpondu ahal zenean, gaur agertu dira akordioa ezinezko egiten duten jarrerekin”.
Zentzu honetan, Diputatu jeltzaleak kritikatu du halako jarrerengatik “bertan behera geratzen direla pentsiodunen aurreikuspenak” eta akordioa eragotzi duten alderdiei galdetu die “egoera honek guztiak zer eszenatokitara eramango ote gaituen” eta eztabaida honek Toledoko Hitzarmena “zertan hobetzen duen”.
Barandiaranek era berean gogoratu du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldea izan zela, hauteskundeak aurreratu zirela gogoan izanik eta “dagoen adostasuna ikusita”, egutegi bat proposatu zuen gomendioak Batzordean eta Osoko Bilkuran onar zitezen, Gorteak desegin baino lehenago. “Ez zen ezbairik eman eta, hala eta guztiz ere, gaur akordioa eragozten da. Zergatik?”, galdetu du. Ildo beretik azpimarratu du pentsioen eguneratzea, pentsiodunek azken hilabeteotan kalera eraman eta etengabe aldarrikatu duten zerbait, EAJk jaso eta bere egin zuela eta 2018ko aurrekontuen negoziaketan lortu zuela pentsioak orokorrean igotzea. Jarrera horren ondorio gisa, pentsioak KPIaren arabera igotzeko asmo horri eutsi zion eta Toledoko Hitzarmenaren baitan aldeztu du, 2. gomendioan.
“Etorkizunera begira ziurgabetasunez Beteta aurkezten zaizkigun legealdiekin ez dakit noiz lortuko dugun berriro orain arteko adostasuna. Pena handia izan da”, tamaldu da Barandiaran.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10