Prentsa Aretoa
2019/02/20
Iñigo Barandiaranek Valerio Ministro andreari ohartarazi dio Euzko Abertzaleak taldeak ez duela babestuko lan esparruan eginiko neurririk, “ekimenen eduki osoarekin” ados ez egotekotan
Diputatu jeltzaleak kontrol bilkuran salatu duenez “ez da serioa Gobernuari geratzen zaizkion aste bi hauetan PSOEren programa osatuko duten ekimenak sustatzera dedikatzea”
Iñigo Barandiaranek, EAJ-PNVren taldeko lan esparruko gaietarako bozeramaileak, gaur salatu duenez “ez da oso serioa Ganberak desegiteko geratzen diren bi asteotan, Gobernua dedikatzera PSOEren hauteskunde egitasmoa osatuko duten ekimenak sustatzera, jakinik Estatuko Aldizkarira iritsiko ez direla”. Horregatik eta Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak denbora tarte honetan hainbat neurri onartzeko asmoa duela ikusirik, Barandiaranek Valerio Ministro andreari ohartarazi dio Euzko Abertzaleak taldeak ez duela Errege Dekretu Legerik babestuko, testu osoarekin ados ez badago”.
Kontrol bilkuran, Barandiaranek azaldu ditu EAJrengan kezka handia eragiten duten hainbat alderdi. Hala ere, lehenengo eta behin, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du PAE eta PREPARA ordezkatuko dituzten diru-laguntzen arauketa. Barandiaranek era berean gogoratu du enplegu politika aktiboen eskumena Euskadiri dagokiola eta gaineratu duenez “ez dugu onartuko Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren aurrean ez ikusiarena egitea”. Zentzu berean, Ministro andreari eskatu dio “langabeziarako laguntzak Euskadiko Diru Sarrerak Bermatzeko errentarekin bateragarri egitearen inguruko guztia adostea”.
Barandiaran, beste behin ere, kritikoa izan da Lanbide Heziketa Dualaren eta Unibertsitateko praktiken kotizazioen inguruan egin den arauketa berriarekin “sistema osoak porrot egiteko arriskua ematen delako”. “Ezin liteke egunero Euskadiko LH Duala imitatu nahiko luketela esatea eta,aldi berean, zailtasun handiak dakartzan neurriak proposatzea enpresei eta unibertsitateari zama burokratiko eta ekonomikoak ezarriz ”, baieztatu du.
Era berean eta Toledoko Hitzarmenaren akordioak, Barandiaranen hitzetan eta Podemos eta PP gogoan “batzuen eraginez porrot egin ondoren”, diputatu jeltzaleak Ministro andreari gogoratu dio erabateko adostasuna ematen dela bigarren gomendioaren inguruan, hau da, pentsioak KPIaren arabera igotzeari dagokionez.
Amaitzeko, eta “Enplegu Zentro Berezien” egoera kontuan izatea eskatu ondoren, Barandiaranek eskatu du edozein erreforma egin aurretik “hitzarmenen ultraaktibitateari eta herrialdeetako hitzarmen sektorialen nagusitasunari begiratzea”.
“Laburbilduz: ekimen legegileren bati ekiteko asmoa baduzu, aldez aurretik ados ezazu, Eta lehenago gurekin ados ezazu”, amaitu du Iñigo Barandiaranek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10