Prentsa Aretoa

2019/02/21

Presoek zigorra beren etxetik hurbil dauden espetxeetan betetzeko duten eskubidea aldarrikatu du Legardak, eta Estatutuan espetxeen transferentziaren inguruan ezartzen dena betetzea eskatu du

Barne gaietarako batzordean kritikatu du Markaska ministroak hurbiltzeko eskubidea graduan aurrera egitearekin lotu izana, eta PP eta Ciudadanosi eskatu die Poliziaren Gehiegikerien Legea deritzotena “eskukatzeari uztea”

rss Ezagutzera eman
Presoek zigorra beren etxetik hurbil dauden espetxeetan betetzeko duten eskubidea aldarrikatu du Legardak, eta Estatutuan espetxeen transferentziaren inguruan ezartzen dena betetzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Legarda EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko barne gaietarako bozeramaileak gaur aldarrikatu duenez, presoen eskubideak “sistema demokratikoaren aurrerapausoetako bat dira eta ez daude botere exekutiboaren edo judizialaren mende”, eta zentzu berean aldeztu du dagokien zigorra “etxetik hurbil dauden espetxeetan betetzeko eskubidea errespetatzea”.

Grande Marlaska ministroa Barne gaietarako Batzordean izan delarik, Legardak baieztatu duenez, “zigorra etxetik hurbil dagoen espetxean betetzeko eskubidea erabatekoa da Giza Eskubideen Europako Epaimahaiaren arabera, eta muga bakarrak izan daitezke baliabiderik eza edo estatuko segurtasun arazoak”. Horregatik, eta Barne Ministroaren azalpenak entzun ondoren, Legardak kritikatu du eskubide hori graduan aurrera egitearekin lotu izana. “Gauza ezberdinak dira horiek”, adierazi du.

Diputatu jeltzaleak gogora ekarri ditu gaixorik dauden presoak eta Ministroari galdegin dio gaixorik dauden espetxeratuen kasuan, “beren biziarentzat arrisku larria dakarren gaixotasuna duten presoen egoerari buruzko jarraibideak indargabetzeko asmoa” ote duen, espetxe legeriari eta zigor legeriari dagozkion printzipioak betetzen ez dituztelako, eta salatu du espetxeen zuzendaritzak zigorra bertan behera uzteko kausa honen “interpretazio mugatzailea” egin duela.

Halaber, Mikel Legardak Gernikako Estatutua betetzea eskatu du, Lege organikoa dena, eta azaldu du bertan ezartzen dela “baliabide material eta giza baliabideak eskualdatzea”, espetxeen eskuduntza bete ahal izateko. “Legea bete egin behar da”, amaitu du.

Amaitzeko, Legardak, bozeramaile ezberdinek eginiko kritiken ondoren, gogora ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko Legea. Diputatu jeltzaleak azaldu du PSOErekin egin diren negoziaketa bakarrak bideratu direla testua Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenera egokitzera, PPk errekurtsoa aurkeztu ondoren, eta PP eta Ciudadanosi eskatu die “gai hau eskukatzeari uztea, ez diolako egiari laguntzen”.

Gure Legebiltzar Taldea