Prentsa Aretoa

2019/02/26

Estebanek “oso zail” ikusten du “ezinezko esan ez arren” “Autonomia Erkidego desleialez” hitz egiten duen PPrekin ezer adostea

Etorkizunera begira egin litezkeen akordioez galdetuta, bozeramaile jeltzaleak gogoratu duenez “bost eserlekuk hogeita hamarrek baino erabakigarri eta eraginkorrago izan daitezke politika egiten badakizu eta zure indarra baliatzen badakizu”

rss Ezagutzera eman
Estebanek “oso zail” ikusten du “ezinezko esan ez arren” “Autonomia Erkidego desleialez” hitz egiten duen PPrekin ezer adostea

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV legebiltzar taldearen bozeramaileak “oso zail“ jo du “ezinezko ez esatearren” apirilaren 28ko hauteskundeen ondoren `Autonomia Erkidego Desleialez´ eta ia `probintzia traidoreez´ hitz egitera dedikatzen den PP alderdiarekin, “Francoren Dekretuek Bizkaia eta Gipuzkoarekin egiten zuten bezala”, alderdi politikoei diru-laguntzak kentzeaz ere hitz egiten duelarik.

Kongresuko korridoreetan, Legealdi honetako Bozeramaileen azken Batzordera joan baino lehen, Estebanek baieztatu du “asterik aste” Pablo Casado “ospez jantzi” dela egin dituen adierazpenekin eta “inork PP honekin ezer egiterik dugula uste badu, jai dauka”.

Halaber, apirileko hauteskundeen ondoren egin litezkeen itunez galdetuta, Estebanek konbentzituta esan du EAJk “beharrezko eta garrantzitsu” izaten jarraituko duela Kongresuan. Are gehiago, bozeramaile jeltzaleak ildo beretik nabarmendu duenez “batzuetan bost eserleku hogeita hamar baino erabakigarriak eta eraginkorragoak dira politika egiten badakizu eta zure indarra baliatzen badakizu”, baieztatu du.

Gure Legebiltzar Taldea