Prentsa Aretoa

2019/03/01

Zaballako espetxean Altsasuko gazteak bisitatu ondoren, auziaren bidegabekeria eta neurrigabekeria salatu du Joseba Agirretxeak

Beste alderdi batzuetako diputatuekin batera, Agirretxea lau ordutan egon da batzartuta Arabako espetxean dauden zazpi auziperatuekin

rss Ezagutzera eman
Zaballako espetxean Altsasuko gazteak bisitatu ondoren, auziaren bidegabekeria eta neurrigabekeria salatu du Joseba Agirretxeak

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Agirretxeak,  EAJ-PNVren legebiltzar taldeko diputatuak, Altsasuko gazteak Zaballa espetxean bisitatu ondoren salatu du auzi honen desproportzio eta bidegabekeria, eta berretsi du ez zela  sekula terrorismoa izan.

Lau espetxeratuekin lau orduz batzartu ondoren esan du “ondo, indartsu eta sendo” ikusi dituela. Halaber, Agirretxeak EAJ-PNVren elkartasuna adierazi die zazpi gazteei eta beren familiei, eta kritikatu du ezarri diren zigor horiek ez datozela bat benetan gertatu zenarekin: “gau batean taberna batean sortu zen borroka,  Espainiako estatuan urtero gertatzen dira halako 800 inguru". 

Marian Beitialarrangotia (EH Bildu), Alexandra Fernández (En Marea), Marta Sibina (En Comú Podem) eta Gabriel Rufián (ERC) diputatuekin batera  zazpi gazteekin egon ondoren  Agirretxeak Arabako espetxe aurrean egon diren hedabideei adierazi dienez “baten batek erabaki zuen kasu hura terrorismoa izatea eta horrek eragin zuen Iruñean epaituak izan beharrean auzia Auzitegi Nazionalera eramatea. Ondoren, Auzitegi Nazionalak erabaki zuen ez dagoela terrorismorik, beraz, hutsegiteak asumituta  egon beharko luke dagoeneko. Baina zigorrak ez dira bidezkoak, zigorra izan beharko litzateke tabernako borroka bati dagokiona”, amaitu du. 

"Batzuek euren artean ere ez zuten elkar ezagutzen gau hura baino lehen, eta batzuek borrokan ere ez zuten parte hartu. Nire sentsazioa da egotzi dizkieten delituak eta zigorrak aldez aurretik erabakita zeudela, auzi hau eredutzat hartu nahiko balute bezala”, deitoratu du Diputatu jeltzaleak. 

Gure Legebiltzar Taldea