Prentsa Aretoa
2019/03/06
Aitor Estebanek PSOEri leporatu dio Lege Dekretuen bidez “makina gehiegi derrigortzen aritzea”, eta galdetu du “benetan onartu nahi ote dituen edo propaganda egin nahian ote dabilen”
TVEri eskainitako elkarrizketan EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendaburuak Espainiako Gobernuari ohartarazi dionez “kontu honetan presa badute, guk beste gauza batzuetarako daukagu”
Aitor Estebanek, apirilaren 28ko hauteskundeetan EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendaburuak PSOEri leporatu dio gaur “makina gehiegi derrigortzea” Gorteak desegin ondoren daraman jarduerarekin, eta galdetu du “benetan Dekretuak onartu nahi ote dituen ala propaganda egiten ote dabilen”.
TVEren Gosarietan egin dioten elkarrizketan, Estebanek baieztatu duenez “egoera hau ez dugu bat ere gustuko” eta gaineratu du Espainiako gobernuak Diputazio Iraunkorrera ekarri nahi omen dituen erreformak “lehenago egin zitezkeen eta egin beharko ziren”. “Ez dakit nik hauteskunde programa atereaz propaganda egin nahi ote duen edo benetan Dekretuak aurrera atera nahi ote dituen”, esan du hautagai jeltzaleak.
“Une honetan ez dakigu Espainiako Gobernuak ostiralean Dekretuak onartuko ote dituen eta beren edukia zein den”, baieztatu du. Are gehiago, Estebanek esan du Gobernuak Lege Dekretu bidez onartu dituen edo onartu nahi dituen testu guztietatik, EAJ-PNVri helarazi zion bakarra izan zela etxebizitzari buruzkoa, Ministroen Kontseiluak onartu eta aste betera. Horregatik esan du PSOE “nahiko baldar” ari dela jeltzaleek Diputazio Iraunkorrean eman dezaketen botoa “nahiko garrantzitsua” izan daitekeelako, eta ohartarazi dienez “guk ez daukagu presarik egingo duguna esateko. Beraiek gauza hauekin presa badute, guk beste gauza batzuetarako daukagu”, amaitu du.
Amaitzeko, Esteban kritiko agertu da PPrekin eta Ciudadanos-ekin, Estebanen hitzetan “zilegitasun eskasa” dute egoera honetan kexu agertzeko “Ganberaren gehiengoa zuten ekimenen aurrean Mahaia behin eta berriz blokeatzen aritu direnean”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10