Prentsa Aretoa
2019/03/13
Aitor Esteban: “Defentsarik onena gara Madriletik etor daitekeen atzerapauso demokratikoaren aurrean”
Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, A-28rako Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak nabarmendu du EAJ-PNVko emakume eta gizonak A-28ean “prest eta aurkezpen gutun egokiarekin” aurkeztuko direla euskal gizartearen aurrean
OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Aitor Estebanek, hurrengo hauteskunde orokorretarako Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak gaur baieztatu du azken legealdi honetan ordezkari jeltzaleek erakutsi dutela “baliagarri” direla Gorteetan, “oso gai garrantzitsuak lortuz”, “gure printzipioekin zintzo jokatuz eta negoziaketetan trebeak izanez”. “Prest gaude, aurkezpen gutun ona jende aurrean aurkezteko moduan gaude eta argi izanik defentsarik onena garela etor daitezkeen atzerapauso demokratikoaren edo autogobernuaren murrizketaren aurrean”, laburbildu du.
Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, Estebanek berretsi du “Madrilen asko dagoela jokoan”, Estatuko gobernuaren eskumen diren politikengatik zein Euskadiri dagozkion arren “Espainiako legeriak mugatuta edo eragotzita daudenengatik”. Horrela eta EAJk “pentsioen igoera planteatu eta lortu zuela” gogora ekarri ondoren defendatu duenez “hiritargoa politika soziala hemen eramaten den moduarekin konforme badago, pentsatu beharko luke Madrilgo ordezkariak pertsona horiek izatea komeni dela” eta baieztatu duenez “Madrilera eraman behar dira Espainiako legeria aldatu behar dela argi eta garbi pentsatzen duten pertsonak, legeak aldarazteko ekimenak sustatuko dituztenak, horrek ere hemen gauzak egiteko eta hiritarrei ongizate maila handiagoa eskaintzeko ahalmen handiagoa emango digulako”.
Hurrengo legealdira begira ERC eta EH Bilduren artean osa lezaketen aliantzaz galdetuta, Estebanek esan du “ez duela ikusten” “galtzaile argia ERC delako”, hitz egiteko tarteetan, eztabaidara eramango diren ekimenen kopuruan,taldeak jasoko duen diru kopuruari dagokionez eta abarretan, eta “egon daitezkeen kontraesanengatik”, hau da, “ERC euskal industriaren mesederako argindar tarifari buruz lortu genuen akordioa oztopatzen saiatu zen bezala. Baina esan behar da esker abertzalea Kupoaren inguruko akordioaren bozketan ere abstenitu zela… Edozer espero genezake”, esan du. Edozein kasutan, argi utzi du iragan legealdian EH Bildu “ez dela eraginkorra” izan eta ERCri buruz, hautagai jeltzaleak esan du “bai izan dela Legealdi honek jarrai zezan zegoen aukera ezabatzeko orduan, bera izan delarik Aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu dien lehena, kartak berriro banatu beharra eraginez eta eskuindarrekoei gobernura iristeko aukera emanez. Eraginkorra izatea hori bada…”.
Politika egiteko era horren aurrean, Aitor Estebanek bost diputatu jeltzaleen lana aldeztu du “jarduera politikoaren erdian” egon direlako. “Akordioak eta politika egiten jakin dugu. Gobernuak aldatu dituena eraginkorra edo garrantzitsua ez bada… zer egingo diogu, bada”.
Europako hauteskundeei begira osatuko den koalizioaren inguruan, Estebanek berretsi du EAJk hitz egingo duela “duela bost urteko koalizioko kide guztiekin, bakoitza zein jarrera daukan ikusteko”. Eta baieztatu du oraindik denbora “egon badagoela” eta esan du PDeCAT alderdiak, Kataluniako talde bat osatzeko eskubide osoa duelarik, “ez digu eskaintza zehatzik edo proposamen zehatzik egin”.
Esteban kritiko agertu da eskuineko indarrekin, “kezkatuta” daudelako UPNk eta Ciudadanosek Nafarroan egin dutena moduko akordioekin. “Agerian dago UPNri Nafarroako Ekonomia Hitzarmenak zenbateraino arduratzen dion; oso gauza arraroak ikusten ari gara”, esan du. Zentzu berean salatu du Gorteak desegin baino lehenago PPK Senatuan mozio bat onetsi zuela Estatutua bete gabe gera dadin. “PP berori da Euskadira egin duen bisitan Estatutua defendatzen duela esaten ari dena”. “EAJrengatik izango ez balitz Kupoa ez zatekeen Euskadiren alde ebatziko, ez zen Ekonomia Ituna berriztatuko, ezta Nafarroako Ekarpena ere, Montoro gora begira zegoelako”, baieztatu du.
Edozein kasutan eta “Ciudadanosek Kupoaren gaia baztertuko ez duela“ ohartarazi ondoren Estebanek gogora ekarri du PSOEkoei ere entzun diela `Kuponazoaz´ hitz egiten. “Grabatuta dago. Beraz, hemen, kontuz, Lagunak oso gutxi direlako”, esan du.
Amaitzeko, Estebanek `ostiral sozialak´ “elektoralista” jo ditu eta baieztatu du hori ez dela “jarduteko erarik egokiena”. Are gehiago, Estebanek PSOEri txarretsi dionez “gai horiek Legealdia amaitu baino lehenago aurkez zitzakeen” eta deitoratu die “ausardia falta dutela” beste hainbat konturi ekiteko orduan, besteak beste Sekretu Ofizialen Legearen eta `Mozal Legearen´ erreformaren aurrean, biak EAJ-PNVren taldeak proposatutakoak, “mahaiak desblokeatuta zituen eta erreforma egiteko gehiengoa egon arren, ez ziren ausartu ere egin”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10