Prentsa Aretoa

2019/04/12

Aitor Estebanek industria eta enpleguak babestea du helburu, euskal enpresen lehiakortasuna hobetuaz

Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak gogora ekarri du EAJ-PNVk 2017an lortu zuela enpresen argindar tarifen merkatzea, eta aurreratu du jarraituko duela industria, I+G+B politikak,nazioartekotzea edo ekintzailetza bultzatzeko politiken alde egiten “sektore estrategikoa delako”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak gaur goizean aldarrikatu du euskal enpresen lehiakortasuna hobetu beharra “funtsezkoa delako enpleguak gora egin dezan” eta, horren bidez, hiritargo osoaren bizitza kalitatea hobetzea ere “enpleguaz hitz egitea pertsonez hitz egitea delako”. Zentzu berean aurreratu duenez “EAJ-PNVk euskal industria defendatuko eta babestuko du Madrilen eta akordioetara iristen saiatuko da Euskadiko enpresa sektorearen onbeharrez eta, ondorioz, Euskadiko langile guztien onbeharrez ere”.

Behe Ganberako Euskal Taldearen gaurko bozeramaileak aurreratu duenez EAJ-PNVk bere hauteskunde egitasmoan hainbat neurri jasotzen ditu sektore industrialarekin, berrikuntzarekin eta nazioartekotzearekin zerikusia dutenak. “Horien artean ere badago Zientzia Legearen aldarazpena, entitateek errazago izan dezaten talentudun jendea kontratatzea”, “Jabetzen gara industria sektore lehiakorra izateak daukan garrantziaz, aberastasuna,enplegua eta ongizatea sortzeko euskarri gisa. Enplegua enpresek sortzen dute eta, beraz, enpresa horiek sortzen,sendotzen eta garatzen laguntzea ere bada lehenetsi beharreko jarduera ildoa”, azaldu du Estebanek gaur goizean itsasadarraren ertzean gaur hauteskunde kanpaina barruan egin den ekitaldian.

Ildo beretik azaldu duenez “kanpaina honetan inor ez da ari ez ekonomiaz ez enpleguaz, Espainiako ekonomiaren moteltzea ematen ari dela ikusten dugun arren eta oraindik lan bila dabiltzan pertsonak dauden arren”. Beraz, “gai honek, gure ardura nagusia izaten jarraituko du geroan ere”, baieztatu du.

Zentzu berean azpimarratu du Euskal Taldeak Partido Popularrari 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketan atera zion akordioa, tarifa elektrikoak beheratzearen ingurukoa,hain zuzen. Ondoren akordio horri berori eustea lortu zen PSOEren Gobernuarekin: “Diskriminazio historiko batetik gentozen eta euskal enpresen lehiakortasuna kaltetzen zuen, sektore bereko beste batzuk baino baldintza okerragotan baitzeuden”, gogoratu du. “Akordio horrek zuzenean eragiten die Estatuko 1.059 enpresari, horietako 453 Bizkaian daudelarik”, esan du.

Gure Legebiltzar Taldea