Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/04/22

“Automozio sektorerako proposatzen dugu trantsizio ordenatua, apurka-apurka egina”

Mikel Legardak, Kongresurako Arabako hautagaiak, euskal talde sendoa aldarrikatu du, Arabako sektorerik nagusienetakoak gaur egun dituen erronkak Madrilen eta Bruselan defendatzera begira

rss Ezagutzera eman
“Automozio sektorerako proposatzen dugu trantsizio ordenatua, apurka-apurka egina”

ARGAZKIA JAITSI

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

Vitoria-Gasteizko automozio sektoreko lantegirik ezaguneneko sarbidearen aurrean, Arabako diputatu eta berrautaketarako hautagaiak klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren politikek automozio enpresetan eta garraio eta mugikortasun sistemetan planteatzen dituzten aldaketak ekarri ditu gogora.

“EAJ-PNVren aldetik, aldaketa hori apurka-apurka egitea sustatzen dugu, estrategia energetikoa estrategia industrialari lotuz. Isurketak murrizteko eman beharreko eboluzioak aintzat hartu behar ditu herrialde bakoitzeko errealitate ekonomiko eta industrialak. Euskadin eta Araban,esaterako, automozioaren presentzia oso handia eta erabakigarria da”, esan du Legardak eta gaineratu duenez “ trantsizio ordenatua aldarrikatzen dugu, aldez aurretik ondo antolatua, alarma soziala eragiten duten globo sonda guztietatik kanpo egingo dena. Gobernu sozialistak diesela auzitan jarri zuenean geldialdia ekarri zuen halako ibilgailuen produkzioan, eta Araban ondorio horiek oso nabarmenki pairatzen ari gara”.

Kongresurako zerrendaburu arabarrak baieztatu duenez “ EAJ-PNVk zainduko du Bruselatik eta Madriletik etorriko diren aldaketa hauen erritmoak orekatuak izan daitezen, hau da, ingurumena babesteko ahalegina eta garapen ekonomiko iraunkor eta jasangarria egokiro uztar daitezen” .

“Bruselan eta Madrilen inoiz baino indartsuagoak izan behar dugu gu garelako Madrilen eta Bruselan gure industriak eta Euskadiko eta Arabako kalitatezko lanpostuak defendatzen ditugunak. Arabarrak kezkatzen dituzten interesak jokoan dauden tokian gaude”, adierazi du Legardak. “Bruselan eskatu dugu jada Europan automoziora dedikatzen diren erregioen taldea aktibatzea, Europako Batasunak erabakiak arinago har ditzan eta Europako sektore honek mundu mailan toki esanguratsu eta eraginkorra har dezan. Madrilen proposatu dugu aldaketen erritmoak orekatuak eta ordenatuak eman daitezela eta apurka-apurka egin daitezela, isurketak murrizteko estrategien erritmoak automozio industrien eta garraio estrategien erritmoekin uztartzera begira. Euskadin, automozio sektoreko klusterra bultzatu dugu trantsizio industrial honi laguntzeko, euskal sektorea Europako lehenen artean egon dadin”, amaitu du Legardak.

Almudena Otaola Senaturako hautagaiak, bere aldetik, aurrekontuen inguruko azken negoziaketan Euskadiko eta Arabako lehiakortasunaren alde lortu zen akordio onuragarria ekarri du gogora, industriarako argindar bidesarien murrizketari dagokiona , hain zuzen.

Next Euskadi