Prentsa Aretoa
2019/05/21
EAJ-PNVko sei ordezkariak Diputatu karguaz jabetu dira balio osoz
Gorteak eratzeko bilkuran, diputatu jeltzaleek Konstituzioa lege aginduz betetzea hitzeman dute eta Meritxel Bateten alde bozkatu dute Kongresuko Mahaibururako, aurreko legealdiko “blokeo esperientzia okerra” saihestera begira.
Aitor Esteban, Idoia Sagastizabal, Josune Gorospe, Mikel Legarda, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran EAJ-PNVko Diputatu bihurtu dira gaur balio osoz. Sei diputatu jeltzaleek, gainera, Meritxel Bateten alde bozkatu dute Kongresuko Mahaibururako, aurreko legealdian “denok sufritu genuen blokeoa” saihestea xede.
Esteban, Sagastizabal eta Gorospe, diputatu jaun-andre Bizkaitik; Legarda, diputatu Arabatik eta Agirretxea eta Barandiaran diputatu Gipuzkoatik. Sei ordezkari jeltzaleak XIII. Legealdiko diputatu karguaz jabetu dira balio osoz. Konstituzioa lege aginduz betetzea hitzeman dute eta Idoia Sagastizabalek, Josune Gorospek, Joseba Agirretxeak eta Iñigo Barandiaranek euskaraz ere egin dute.
Hedabideei eskainitako adierazpenetan, Aitor Estebanek azaldu du Meritxel Batet, Alfonso Rodriguez eta Sofía Hernanz Kongresuko Mahaibururako, mahaiburuorderako eta idazkaritzarako aukeratu dutela “ez dugulako berriro ere aurreko legealdiko esperientzia errepikatu nahi, ezin okerragoa izan zelako, denok sufritu genuen blokeoarekin”.
Estebanek era berean nabarmendu du ez daukala inolako zentzurik Kataluniako lider politiko independentistak presoaldi prebentiboan egoteak eta aldarrikatu du “diputatu gisa dagozkien eskubideak baliatu ahal izatea, gainerakoek egingo dugun modu berean”. Era berean baieztatu duenez “giro zalapartatsua eman daitekeen arren” Legealdi honetan “gehiengoak osatu ahal izango dira nolabaiteko egonkortasuna lortzeko eta kroniko bihurtzen hasiak diren arazoak konpontzeko”, lurralde auzia, besteak beste.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10