Prentsa Aretoa
2019/07/25
EAJ-PNVk abstentzioa bozkatu du Pedro Sánchezen inbestiduraren bigarren bozketan, eta “berriz ere saiatzea” eskatu du
Aitor Estebanek kritikatu duenez “gauzak behar ez zen eran egin dira”, “porrotetik ikastea” eskatu du eta bere taldea elkarrizketarako prest dagoela nabarmendu du.
Diputatuen Kongresuko EAJ taldeak abstentzioa bozkatu du gaur Pedro Sánchez hautagai sozialistaren inbestiduraren bigarren bozketan, eta talde guztiak deitu ditu “porrotetik ikastera eta iraila baino lehen berriz ere saiatzera”.
Gaurko osoko bilkuran hitz egiteko izan duen tartean, Aitor Estebanek, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak, parlamentuan baieztatu du EAJ-PNVren “asmoa” izan dela beti inbestidura “erraztea”, baina deitoratu du gauzak “behar ez zen eran” egin direla, eta gaineratu du PSOE eta Podemos alderdiek ez dituztela “beharrezko baldintzak” eskaini. Edozein kasutan, etsipenari lekurik ez ematea eta “hausnartzea” eskatu du eta taldeei eskatu die “gobernua eratzeko beharko diren baldintzak sortzea”. “Ez dut pentsatu nahi ezin izango dugula egin”, esan du.
Aitor Esteban, gaurkoan ere, kritidenborako agertu da PSOE eta Podemos alderdien artean egin duten negoziaketarekin, eta “tamalgarri” jo du “besaulkien amaiera hau”. Bozeramaile jeltzaleak baieztatu du Alderdi Sozialistak “pasatzen utzi du” eta gaineratu du “konplizitateak” eta “enpatia gehiago” bilatu beharko zituela. Podemosekoei ere hitz egin nahi izan die eta eskatu die “onartzea“ Espainiako Gobernuan gobernu ardurak sekula izan ez dituen indarra dela, eta gomendatu du “zeruetara igotzeko bidean hodeiz hodei egitea”. Azkenik, Pablo Iglesiasi gomendatu dio “posizioak irabazten joatea eta konfiantza sortzea”.
Azkenik eta “dena kontakizunera mugatzen dela” deitoratu ondoren, Estebanek galdetu du negoziaketa hauetan “egitarau adostua” egon ote den.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10