Prentsa Aretoa
2019/09/05
Agirretxeak eskatu du listeriosi kasuen inguruko erantzukizunak argitzea “zerk eta nork huts egin duen” ezagutu ondoren
Osasun Batzordeko bozeramaile jeltzaleak bere “hurbiltasuna eta elkartasuna” adierazi die kaltetuei, eta administrazio eta eskuduntza mailen artean ezberdintzea eskatu du “dagokionari” erantzukizun politikoak eskatzeko
Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVko Euzko Abertzaleak taldeko Osasun Bozeramaileak “erantzukizunak argitzea” eskatu du gaur ikerketa guztiak ebatzi ondoren eta Andaluzian agertu den listeriosi agerraldian “zerk eta nork huts egin duen” ezagutu ondoren.
Diputatuen Kongresuan, jarduneko Osasun Ministro andreak listeria agerraldiari aurre egiteko hartu diren neurrien berri emateko eskaini dituen azalpenen kariaz, Agirretxeak EAJ-PNVren “hurbiltasuna eta elkartasuna” adierazi nahi izan die kaltetu guztiei, eta legebiltzar taldeei eta Espainiako gobernuari eskatu die administrazio eta eskuduntza mailen artean ezberdintzea “dagokionari erantzukizun politikoak eskatzeko orduan”.
Zentzu berean, Agirretxeak bere buruari galdetu dio “legedian hutsegiterik izan ote den” edo hutsegite horiek “jardueretan” eman ote diren. “Edozein kasutan, argi dago zerbaitek huts egin duela”, esan du.
“Gure eginkizuna da erantzukizun politikoak eskatzea eta botere publikoen aldetik utzikeriarik eman ote den jakitea. Osasun Ministerioaren aldetik eman dela aurkituko balitz, orduak zuri eskatuko dizkizugu erantzukizunak”, esan dio Agirretxeak Ministro andreari. “Baina hau ez da, momentuz behintzat, Ikerketa Batzorde bat” esan du diputatu jeltzaleak.
Hori dela eta, administrazio alorreko arduradun guztiei eskatu die “beren eskumenen arabera, dagokien arduren barruan jardun dezatela” eta Ministro andreari eskatu dio “egokia bada, berriz ere gai honen inguruko guztiaz hitz egitea”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10