Prentsa Aretoa

2019/09/10

Euskal Taldeak “beharrezko eta egoki” jotzen du eutanasiari buruzko legea egitea. “Oinarri sendoekin egin beharko da juridikoki eta osasun aldetik, eta askatasuna eta erantzukizuna bermatuz”

Joseba Agirretxeak PSOEri egotzi dio XII. Legealdian “kalkulu elektoralek bultzatuta” gai honen inguruko aurreikuspenak zapuztu izana, eta deitoratu duenez “zoritxarrez, proposamen hau berriz ere ezerezean gera liteke”

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak “beharrezko eta egoki” jotzen du eutanasiari buruzko legea egitea. “Oinarri sendoekin egin beharko da juridikoki eta osasun aldetik, eta askatasuna eta erantzukizuna bermatuz”

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Agirretxeak, Diputatuen Kongresuan Osasun gaietarako bozeramaile jeltzaleak, gaur aldarrikatu du eutanasiari buruz eztabaidatu behar dela eta horretarako une egokia dela, eta “arinkeriatan erori gabe” egitea eskatu du.

Diputatuen Kongresuan egin den osoko bilkuran hitz egiteko izan duen tartean, Agirretxeak aurreratu du EAJ-PNVk baiezko botoa emango diola PSOEren Lege Proposamenari,baina ildo beretik esan duenez “oinarri sendoekin egin beharko da, juridikoki eta osasun aldetik, eta askatasuna eta erantzukizuna bermatuz, inprobisazioari edo anbiguotasunari aukerarik eman gabe, berme guztiekin gaixoentzat eta osasun langileentzat, babes argiarekin gaixoaren nahiari erantzuteko erantzukizuna hartu behar dutenentzat eta jorratu behar den bidea argi eta garbi markatuta, arinkeriari aukerarik eman gabe”, baieztatu du.

Ildo beretik eta “gaia guztiz garrantzitsua” dela eta PPko ordezkariak eginiko adierazpenak “fribolo eta arduragabe” jo ondoren, Agirretxeak zera aldarrikatu du: “gai hauei buruz aho betean eztabaidatu behar da eta legeak egin behar dira ezin dugulako begiak itxi eta ez ikusiarena egin”.

Edozein kasutan, Agirretxeak gogora ekarri duenez XII. Legealdian gai honi buruz hirutan eztabaidatu zen arren “ez zen legerik onartu PSOEk nahi izan ez zuelako”, Gorteak desegin zirelarik apirilaren 28an hauteskundeak egiteko. Zentzu berean adierazi du “aurreikuspenak zapuztu zirela” “kalkulu elektoralak lehenetsi zirelako”. Gaineratu duenez “ondo dago orain antzezpen hau guztia egitea, baina susmoa dut oraingoan ere, zoritxarrez, ezerezean geratuko dela”.

Gure Legebiltzar Taldea