Prentsa Aretoa
2019/09/18
Jarduneko gobernuaren paralisiagatik kezkatuta, Aitor Estebanek Carmen Calvori eskatu dio “erabakiak hartzea eta EAErekin eta Nafarroarekin hitzemandako konpromisoei erantzuna ematea”
Kongresuko bozeramaile jeltzaleak ohartarazi du hurrengo legealdian ere EAJ-PNVk jarraituko duela “Espainiako gobernuari euskal agenda eta bete beharreko konpromisoak gogoratzen”
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur deitoratu du iragan apirilaren 28ko hauteskundeetatik hona, Espainiako gobernuak “erabakiak hartzeko prozesuak geldiarazi” dituela eta hori “ez da zuzena eguneroko jardunekoak diren gaietarako”. Estebanek era berean txarretsi du behin behinekotasun honek otsailera edo martxora arte jarraituko duela.
Zentzu berean eta gaurko kontrol bilkuran, jeltzaleen bozeramaileak Jarduneko gobernuko presidenteorde andreari adierazi dio Euskal Taldea biziki kezkatuta dagoela Sánchezen exekutiboak Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Nafarroarekin hartu zituen konpromisoen betepenaren inguruan gaur egun ematen ari den paralisiagatik.
Hartara, Estebanek salatu du Abiadura Handiko Trenaren kronograma “bete gabe” dagoela eta Presidenteorde andreari eskatu dio arintasunez jardutea Bilbo eta Gasteizerako sarrerei buruzko txostenak prestatzerakoan. Areago, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak amaitu dituela Gipuzkoako zatian dagozkion kudeaketa lanak eta, zentzu berean, Estebanek bere taldearen lankidetza eskaini du agindu horri hiriburuetarako sarrerei dagokiena gehituz.
Transferentzien egutegia, Espainiako eta Euskadiko gobernuen artean adostua, ekarri du gogora Aitor Estebanek eta esan du hori ere “geldituta” dagoela. “Legea betetzea ohiko jarduna da”, ohartarazi dio Presidenteordeari. Nafarroan Abiadura Handiko Trena definitzea, Foru Erkidego horretan Trafikoaren transferentzia burutzea, Pedro Sánchezek berak hitzeman zuen zerbait, Hitzarmena eguneratzea, Nafarroako kanala,… izan dira Aitor Estebanek Nafarroan bete gabe geratu diren konpromisoei dagokienez aipatu dituen gai batzuk.
“Berehala egin beharra dago, hau dena ohiko jarduna da”, berretsi du Estebanek, eta hurrengo legealdian Espainiako gobernuan dagoena dagoela “EAJ-PNV hemen izango da euskal agenda eta bete beharreko konpromisoak gogora ekartzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10