Prentsa Aretoa
2020/01/07
Aitor Estebanek konfirmatu du EAJ-PNVko diputatuek baiezkoa bozkatuko dutela “Estatua gaur egungo krisi sakonetik ateratzen saiatzeko”
Hitz egiteko izan duen tartean, Euskal Taldeko bozeramaileak gogora ekarri du talde jeltzaleak PSOErekin adostutako akordioan ezarri zituela heldu beharreko “erronkak” eta horiek gauzatzeko “hartuko den norabidea”
Segunda intervención de Aitor Esteban en el Debate de Investidura
HITZALDIA - 2020/01/07
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur konfirmatu du EAJ-PNVko diputatu jaun-andreek baiezkoa bozkatuko dutela Pedro Sánchezen inbestiduran. Tribunatik esan duenez “Estatua une honetan dagoen krisi sakonetik ateratzen saiatzeko” egingo dute iragan abenduaren 30ean PSOErekin adostu zuten akordioaren bidez “bermatzen direlako” “Exekutibo berriak hartu beharko dituen erronkak, EAEri eta Nafarroari zuzenean eragiten dietenak, eta era berean, erronka horiek gauzatzeko hartuko den norabidea”.
Estebanek nabarmendu duenez “beharrezkoa da behin-behinekotasun egoerari amaiera ematea” eta “Katalunian zein Euskadin lurralde eta nazio nortasun auzia elkarrizketaren bidez desblokeatzea eta ez gatazkaren bidez”. Ildo beretik arrazoitu du hautagai sozialistari emango dioten baiezko botoa “Espainiako sistema judiziala auzitan dagoelako”, “Erreforma behar duen Gizarte Segurantza dugulako”, “Exekutiboaren eta botere legegilearen paralisiari amaiera emateko”, “aldaketa etengabean dauden Europak eta mundu osoak alderdi ekonomikoan,enpleguan eta gizartean planteatzen diren erronkei heltzeko beharko diren erabakiak finkatzeko” eta, amaitzeko, “ inork ez lukeelako ulertuko berriz ere hauteskundeak deitu behar izatea, akordioak adostu eta politika egin beharrean”.
Iragan larunbatean inbestidurarako lehen bilkuran eman zuen diskurtsoaren ildo beretik, Estebanek baieztatu du “errezeta berriak, formula berritzaileak” behar direla eta ,era berean, “unean unekoa irakurri eta egin daitekeenaren eta ezinezko denaren artean ezberdindu”. Gaur ere berretsi du hainbat esparrutatik “zailtasunak,eragozpenak eta erreparoak” egongo direla, eta EAJ-PNVko sei botoen indarra eskaini du “garai berri bat sortzen laguntzeko”. Estebanek nabarmendu du horretarako Pedro Sánchezek erakutsi beharko duela “prest dagoela” horrela gerta dadin.
Aitor Estebanek era berean ekarri du gogora iragan asteburuan “inbestidurarako lehen bilkuran hemizikloan eman zen espektakulua”. Are gehiago, “lotsatuta” agertu da eta gaineratu duenez “Inozoek baino ez dute pentsatuko bat-batekoa izan zela”. Ildo beretik hitz egin nahi izan du hizlari batzuek tribunatik Erregearen kontra esan zituzten kritikez eta iritzi horiek PP,Vox eta Ciudadanos-en aldetik jaso zituzten erantzunez. “Herenegun mesede eskasa egin zenieten Erregeari eta bere neutraltasun konstituzionalari”, esan die Vox, PP eta Ciudadanos-ekoei. “Nire susmoa da Zarzuelan oso pozik egongo ez direla. Egin zenuten defentsa baldarrarekin eta zuen gaitzespenekin bilatu zenutena izan zen Estatuko burua eta Exekutiboko burua elkarren kontra jartzea. Baina, bitxia bada ere, gaur hemen Sánchezen hautagaitza bozkatzen ari gara Erregeak hala nahi izan duelako”, baieztatu du bozeramaile jeltzaleak.
“Ez dakit zer gertatuko den, baina ni konbentzituta nago irtenbide bakarra dela eta saiatzeak merezi duela”, amaitu du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10