Prentsa Aretoa
2020/04/15
Iñigo Barandiaranek uste du "hutsegite politiko larria" dela funtsak enplegu-politika aktiboetatik kentzea, lotura estua baitute "Langileen etorkizunarekin"
Kontrol saioan, diputatu jeltzaleak auzitan jarri du Espainiako Gobernuak autonomia-erkidegoen partida ekonomiko horiek ia %50era murrizteko hartu duen erabakia, "Langabezia maila handiago batek enpleagarritasunean inbertsio handiagoa egitea eskatzen duelako"
Iñigo Barandiaranek, Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak, gaur esan duenez, autonomia erkidegoen esku dauden enplegu-politika aktiboetarako funtsak kentzea "hutsegite politiko larria" da, "Langileen enplegagarritasunaren etorkizunari eta , beraz, berroneratze ekonomikoari,erabat lotuta daudelako".
Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Barandiaranek azaldu du apirilaren 1eko Konferentzia Sektorialean Gobernu zentralak enplegu-politika aktiboak finantzatzeko aurreikusitako funtsak % 47raino murrizteko hartu duen erabakiaren berri izan zutela autonomia-erkidegoek, eta hasiera batean aurreikusitako 2.232 milioi euroetatik 1.048 milioi eurora igaro direla.
Izan ere, diputatu jeltzaleak berak adierazi bezala, "Politika aktiboek eta lanbide-heziketak lan-merkatuaren beharrei erantzungo dien langileen kualifikazioa erraztea dute helburu". Hala, eta oraingoa bezalako "salbuespen egoera" batean, non "enpresak eta lanpostuak desagertuko diren, oso zentzu gutxi du langile horien enplegagarritasuna bultzatuko duten politikak deskapitalizatzeak", esan du.
Aitzitik, Barandiaranek defendatu duenez, "Langabezia-maila handiagoak enplegagarritasunean eta enplegu-politika aktiboetan are inbertsio handiagoa egitea eskatzen du", eta horregatik, Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroari erabakia lehengoratzeko eta "beste leku batzuetako" politika pasiboetarako funtsak bilatzeko eskatu dio.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10