Prentsa Aretoa
2020/04/16
Krisiaren aurrean Espainiako Gobernuak duen jarreran "aldaketarik” sumatzen ez dela ohartarazi dio Gorospek Allari, "Aldebakartasunez" kudeatzen jarraitzen duelako
Diputatu jeltzaleak "erakundeekin, alderdi politikoekin eta gizartearekin enpatia erakustea" eskatu du, eta nabarmendu duenez "aginte bakarra egoteak ez du zertan agintekeria eragin behar"
Josune Gorospe Euskal Taldeko diputatuak Salvador Illa ministroari ohartarazi dio ez dela aldaketarik antzematen Espainiako Gobernua Koronabirusak eragindako krisiaren aurrean egiten ari den kudeaketan, Gobernuaren jarreran “aldebakartasuna” nagusi dela salatu du eta Osasun ministroari aurpegiratu dio erabakiak hartzerakoan EAJ-PNVk eskatu dion elkarrekikotasun zantzurik ez dagoela.
Gorosperen hitzetan, "Gobernuak hartzen dituen erabaki askoren berri jaso ohi dugu presidenteak berak edo ministroek txandaka ematen dituzten sermoietan”, eta Espainiako Gobernuari "erakundeekin, alderdi politikoekin eta gizartearekin enpatia handia" falta zaiola esan du.
Ildo horretan, Euskal Taldeko diputatuak Illari adierazi dionez, "Lidergoa ez da elkarren ondoan jarraitzea, baizik eta persuaditzea eta konbentzitzea", eta galdetu duenez "Ministerioak zer erabaki hartu ditu autonomia-erkidegoetako osasun-sistemen kudeaketaren mesedetan, osasun-krisi honi emandako erantzunaren efikazia eta efizientzia hobetu dutenak, aginte bakar hori onartu zenetik?". "Aginte bakarra ez da zertan agintekeria izan behar; utzi parte hartzen, fio zaitezte gutaz", eskatu du diputatu jeltzaleak.
Espainiako Gobernuaren aldetik ematen ari den aldebakartasun horren adibide gisa, Gorospek esan du ez dela "onargarria" presidenteen biltzarraren bezperan garraio publikoan maskarak banatuko direla jakitea, eta aste horretan bertan Lurraldeen arteko Kontseiluetan horren inguruko ezer ez esatea. "Edo orain oinarrizko errentaz hitz egiten aritzea Eusko Jaurlaritzako sailburu arduradunarekin hitz egin gabe, Euskadin Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako sistema erreferentea dagoenean. Zentzuzkoena litzateke elkarren artean hitz egitea", esan du.
Azkenik, Gorospek hainbat proposamen eta erreklamazio egin ditu COVID-19ri eman beharreko erantzuna hobetzeko. Besteak beste, PCR probak egiteko erreaktiboen inguruko informazioa eskatu du diputatu jeltzaleak. Gainera, alarma egoera amaitu ondoren NBEak erosteko aurreikusitako "prozedura alternatiboak eta arinagoak" eskatu ditu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10