Prentsa Aretoa

2020/04/29

Sagastizabalek Maroto Ministroari eskatu dio denda txikientzat “beren beregi” eginiko planifikazioa aurreikustea, “beren beharretara egokitua eta lurraldeekin koordinatua”

Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Euskal Taldeko diputatu andreak “ziurtasunak eta segurtasuna” eskatu dizkio sektore horrentzat, eta ildo beretik salatu duenez “gehiegi zentralizatutako politikak ez dauka zentzurik herrialde bakoitzean merkataritzak dituen ezaugarri bereziengatik”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Idoia Sagastizabalek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak “orokorregi” jo ditu Industria, Komertzio eta Turismo Ministerioak denda txikientzat aurreikusi dituen neurriak eta, horregatik, Reyes Marotori erreklamatu dio “beren beregi eginiko planifikazioa, sektorearen beharren arabera eta herrialdeekin koordinatuta”.

Diputatuen Kongresuan egin den kontrol bilkuran, Sagastizabalek mahaigaineratu du merkatari txikiek gaur egun daukaten “ahultasuna” eta, zentzu honetan, deitoratu du Espainiako gobernuak ez duela mugatu edo debekatu “oinarrizko produktuak internet bidez saltzea, baina itxita mantentzen ditu produktu horiek saltzerik ez duten denda txikiak” eta hori “kaltegarria” dela sektorearentzat. Era berean, diputatu jeltzalea kexatu da Gobernuak ez duela neurririk hartu beherapen aldirako eta gaineratu duenez “gehiegi zentralizatutako politikak ez dauka zentzurik, merkataritzak herrialde bakoitzean dituen ezaugarriengatik”.

“Toki administrazioak dira beren errealitate komertzialak eta beren gaitasunak ondoen ezagutzen dituztenak”, esan du. “Ez da gauza bera negozio bat hiri batean edo herri batean egotea; eta, horregatik, irtenbide ezberdinak behar dituzte. Horretarako, beharrezkoa da eman beharreko erantzuna Gobernuaren eta autonomien artean adostea”, gaineratu du Sagastizabalek.

Horregatik eta sektoreak Espainiako gobernuari bere proposamenekin helarazi dien eskutitza gogora ekarri ondoren, Maroto Ministroari eskatu dizkio “ziurtasunak eta segurtasuna” , eta erreklamatu dio hartutako neurrietan “harago joatea” eta denda txikiekin solaskidetza handiagoa izatea “jarduerari berriro heltzeko moduko planifikazioa” ezartzeko. “Koordinatzea ez da batek erabakitzea eta gainerakoek aginduak betetzea, koordinatzeak exijitzen du entzutea, hitz egitea eta, zalantzarik gabe, elkarrekikotasuna”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea