Prentsa Aretoa

2020/04/30

Gorospek "normaltasun politikorako deseskalatzea hasteko" eskatu dio Illari

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak ohartarazi du EAJ-PNVk ez diola Espainiako Gobernuari lagunduko "orain arteko estrategia berberari" eusten badio, eta gaineratu duenez "estatu deszentralizatua ezin da une batetik bestera desagerrarazi, ez alarma-egoeragatik, ez justifikatzen ez den aginte bakar batengatik"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Josune Gorospek, Euskal Taldeko diputatu eta Osasun Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, auzitan jarri du Espainiako Gobernuaren aldetik alarma-egoerari eustea, eta Salvador Illa Ministroari "normaltasun politikorako deseskalatzea” lehenbailehen hasteko" eskatu dio.

Kongresuan, Espainiako Gobernuko Osasun Ministroaren agerraldia dela eta, Gorospek ohar argia egin du: "Gobernuak agintzen jarraitu nahi badu, orain arteko estrategiari eutsi diezaiola, baina gu ez gara haiekin egongo". Eta Koronabirusaren aurkako borrokan "efikazia eta efizientzia" irizpideekin egin du, baina baita autogobernuarekin ere. "Gure ustez, Estatu deszentralizatua arrakasta bat izan da eta orain ezin da desagerrarazi, ez alarma-egoeragatik, ez justifikatzen ez den aginte bakarragatik", esan du Gorospek. Era berean ziurtatu duenez Osasun Ministerioa "hamarkadatan deszentralizatuta egon da osasun arloko eskuduntzak autonomia erkidegoen ardurapean egon direlako eta ez dauka behar besteko ezagutzarik osasun krisiaren aurkako borrokan buru izateko”. "Ez dago aginte bakarra edo alarma-egoera justifikatzen duen osasun irizpiderik, erabaki katea luzatu egiten baitute inolako balio erantsirik eman gabe", kritikatu du.

Era berean, GOROSPE oso kritiko agertu da Espainiako Gobernuak deseskalatzeari ekiteko orduan probintzia lurralde-unitate gisa aukeratu duelako. Hala, diputatu jeltzaleak "zentzugabekeriatzat" jo du Euskadiren kasuan existitzen ez den administrazio maila bat erabili nahi izatea, eta, gainera, "paradoxa handia da osasun Ministerioa desmantelatuta dagoela, osasun eskuduntzarik ez duten erakundeek pandemiaren kontrako borroka lideratzea, hamarkadetan lan bikaina egiten aritu denaren gainetik eginez” .


Azkenik, Gorospe pozik agertu da , baina "errespetu eta zuhurtasun handiz", datuen bilakaera ona dela eta, baina, hain zuzen ere, horiek atzera egin ez dezaten, "normaltasun politikorantz joatea" eskatu dio; aldi berean, irizpide komunak edo "aterki komuna" estatuaz gaindiko dimentsioa izatea planteatu du, duela gutxi argitaratutako hainbat azterlan eta artikulu aintzat hartuta.

Gure Legebiltzar Taldea