Prentsa Aretoa
2020/05/14
Josune Gorospek Salvador Illari proposatu dio espezialitate gisa aitortzea larrialdietako medikuntza eta erizaintza
Kongresuko Osasun Batzordean, Euskal Taldeko diputatuak proposamen berbera egin du infekzio- gaixotasunetarako, eta “maskaren nazioarteko izendegia bateratzea” planteatu du
Josune Gorospek, Euskal Taldeko Osasun gaietarako bozeramaileak, gaur berretsi du “lehen arretaren, osasun publikoaren eta epidemiologia arloaren garrantzia”, pandemia hasi denetik behin eta berriz esan duen zerbait. Ildo beretik, Salvador Illa Ministroari proposatu dio “baloratu dezala eta behar besteko urratsak eman ditzala larrialdietako medikuntza eta erizaintza espezialitateen dekretuan jasotzea buruko osasunarekin, medikuntza obstetriko eta geriatrikoarekin,pediatriarekin, laneko medikuntzarekin eta espezialitate mediku-kirurjikoarekin eta abarrekin batera”.
Kongresuko Osasun Batzordean,Salvador Illaren agerraldian, Gorospek proposamen bera egin du infekzio-gaixotasunen medikuntzarako. Euskal Taldeko diputatuak aditzera eman duenez, “denak aitortzen dituzte Europako hainbat herrialdetan baina ez, ordea, Espainiako estatuan”
Bigarrenez, Gorospek gogora ekarri nahi izan du maskarak “ezinbestekoak” direla birusarekin bizitzea tokatzen zaigun aldi honetan. Hainbatetan material horiek erosteko orduan eman diren iruzurrengatik sortu den “nahasmena” kritikatu ondoren esan du “maskaren nazioarteko izendegia” bateratu beharko litzatekeela.
Hitza hartu duen guztietan esan bezala, Euskal Taldeko diputatuak “pandemiaren dimentsio globalaz” hausnartu du gogora ekarriz epizentroa Asiatik Amerikako Estatu Batuetara joan dela Europatik igaro ondoren, eta “etsigarri” jo du Europak osasun krisiari eman dion erantzuna, eman dena baino “askoz sendoagoa” izan beharko zela esanez. Edozein kasutan, Gorospek nabarmendu du garaiz gaudela “Europak krisi hau baliatu dezan, gobernatzeko beste eredu baterako bidea egiteko; maila anitzeko gobernantza egiteko, zeinetan Estaturik gabeko nazioek ere parte hartuko duten, gureak barne, eta politikagintzan aritzeko beste moldeekin aurrera egin ahal izango den”.
Horregatik, diputatu jeltzaleak hausnarketa bat egin nahi izan du Autonomia Erkidego ezberdinek fasez aldatzeko egin dituzten planifikazioek sortu duten “eztabaidaz”, eta baieztatu duenez “txirrindularitzan bezala, txarrena da esprintarekin hastea” garrantzitsuena baita helmugara ondo iristea eta oinarririk gabeko urratsak ez ematea”. "Une honetan pentsaezina litzateke osasun arlokoak ez diren irizpideekin erantzutea”, gaineratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10