Prentsa Aretoa
2020/05/31
Aitor Estebanek “oso positibo” jo du alarma-egoeraren inguruan eta erakunde autonomikoen eskuduntza guztiak berreskuratzeko adostu den akordioa
Astea “oso ondo” amaitu dela esan du, esandakoaz gain eta hiritargo osoaren interesen defentsa eginez, GDSaren kudeaketa EAEren eta NFEren ardurapean uztea lortu delako
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak “oso positibo” jo du gaur Espainiako gobernuak bart gauean lortu zuen akordioa, 3. Fasean Autonomia Erkidegoen eskuduntza guztiak berreskuratzea aurreikusten duena.
“Behin eta berriz erreklamatu dugunaren ildo beretik dator: erakunde autonomikoen kontrol absolutua berreskuratuko da eta, beraz, Urkullu Lehendakariak eta Chivite Lehendakari andreak , beren aldetik hartu ahal izango dituzte alarma-egoera kudeatzera begira egoki joko dituzten erabakiak, beren lurralde osoaren kontrola hartuz”, azaldu du Estebanek.
Akordio horrek ere aurreikusten du Autonomia Erkidegoetako presidente jaun-andreek 3. Fasean hartuko dituzten erabakiak eta erabakiko dituzten aginduak Espainiako gobernuak hartuko dituen erabakien “gainetik” egongo direla. Gauzak horrela, Euskal Taldeak baiezkoa bozkatuko du datorren asteazkenean alama-egoeraren luzapenaren inguruan egingo den bozketan.
Akordio honekin astea “oso ondo” amaitu da, bozeramaile jeltzalearen aburuz, esandako akordio honez gain lortu delako Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Erkidegoari transferitzea. Igaro den asteazkenean Espainiako gobernuarekin izenpetu zen itunaren bidez ezartzen da EAEko eta NFEko erakundeak izango direla Gutxieneko Diru-Sarrera kudeatuko dutenak. Diru-Laguntza hau koordinatu ahal izango da Autonomia Erkidego biek azken hamarkada hauetan eman izan dituzten laguntzekin: "Autonomia eta, beraz, autogobernua babestuz konpondu dugun arazo juridikoa zen, interesgarria ikuspuntu ekonomikotik eta, jakina, baita kudeaketa aldetik ere, eraginkortasun eta herritarrenganako hurbiltasun handiagoa lortzeko", baieztatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10