Prentsa Aretoa
2020/06/08
Estebanek Sánchezi gogorarazi dio Autonomia Erkidegoak izango direla normaltasun berrira igaroko diren ala ez eta euren arteko mugikortasunaz erabakiko dutenak
ETB-1en ´Egun on Euskadi´ saioan egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak iragarri du EAJ-PNV Espainiako Gobernuarekin hitz egiten ari dela Ministroen Kontseiluak bihar onartuko duen Dekretuaren inguruan
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, Sánchez Presidenteari gogoratu nahi izan dio gaur Autonomia Erkidegoak izango direla normaltasun berrira igarotzea ala ez erabakiko dutenak eta,beraz, Erkidegoen arteko mugimendua baimenduko dutenak. “Sánchezek atzo egin zituen adierazpenetatik atera dezakedan gauza bakarra da berak ez dituela bere legeak irakurtzen” baieztatu du Estebanek alarma-egoeraren Dekretuan mugikortasuna aipatzen den artikulua hitzez- hitz irakurriz. “Sánchezek berak tribunatik esan zuen (Kongresutik): “Normaltasun berrian sartzea ala ez eta mugikortasuna murrizteko arauak kentzea ala ez, Autonomia Erkidegoei eurei dagokie erabakitzea”, berretsi du.
Frantziarekiko mugaren alderdi bietako mugikortasunaz galdetu diote eta Estebanek nabarmendu du eskuduntza hori ez dagoela Autonomia Erkidegoen ardurapean, baina esan du “ulergarria” izango litzatekeela uztailaren 1a baino lehen mugikortasun hori ahalbidetzea baina “ez kasu guztietan” baina bai mugaren alde bietan “senideak edo lan edo osasun harremanak” dituztenentzat.
Bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du Errege Lege Dekretua, aurreikuspenen arabera bihar bertan Ministroen Kontseiluak onartuko duena eta atzo Sánchez Presidenteak aipatu zuena, normaltasun berria arautuko duten arauen inguruan. Hain zuzen ere, Estebanek baieztatu duenez EAJ-PNV “Espainiako gobernuarekin hitz egiten ari da” testu horren inguruan. Estebanen hitzetan elkarrizketa horiek “nahiko aurreratuta daude eta gaur bertan ixtea espero dugu” eta gaineratu duenez, normaltasun horren “kudeaketa”, neurri handi batean, “Autonomia Erkidegoen ardurapean” egongo dela.
Azkenik, Estebanek hausnarketa bat egin nahi izan du Madrilgo giro politikoaz eta azken hilabete hauetan Euskal Taldeak bete duen eginkizunaz. Bere ustetan EAJ-PNVk “arduraz” jardun du oreka bilatu duelako Espainiako gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko kudeaketa partekatu horretan, helburu hori betetzea lortu zelarik EAJ-PNVk lortutako kogobernantzari esker. “Guk aurkeztutako zuzenketak izan dira Kongresuan aurrera egin duten bakarrak”, gogoratu du Estebanek.
Halaber, Gutxieneko Diru-Sarreraren kudeaketa EAEra eta NFEra transferitzeko adostu den akordioa balioetsi du eta “umekeria” jo du ordezkari politiko batzuek akordioa ezagututakoan eman duten erantzuna. EH Bildurekin izenpetutako akordioaren kasuan ez bezala “gu akordioak Gobernuarekin izenpetzen ahalegintzen gara, bera delako BOEa kontrolatzen duena; halaber akordioak hitzez-hitz adostu ohi ditugu“.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10