Prentsa Aretoa

2020/06/16

Kongresuak babesa eman dio Euskal Taldearen proposamenari, emakume presoen egoera ikusarazteko eta Espainiako espetxeetan genero-ikuspegia txertatzeko

“Demokrazian 40 urteko ibilbidea egin izana nahikoa ere bada espetxe politikak ere berdintasunerako bidean aurrera egin dezan”, esan du Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Kongresuko osoko bilkurak babestu egin du Euskal Taldeak egin duen proposamena presoen egoera ikusarazteko eta Espainiako kartzeletan genero-ikuspegia sartzea planteatzeko.Hala, EAJ-PNVren legez besteko proposamenari esker, Espainiako Gobernuak emakume presoei buruzko txosten bat egingo du sei hilabeteko epean, eta Berdintasun Batzordean aurkeztuko da, espetxe-politikan genero-ikuspegia txertatzeko neurri egokiekin batera

Joseba Agirretxea Euskal Taldeko Berdintasun  gaietarako bozeramaileak esan duenez, "40 urtetik gorako ibilbidea egin duen demokrazia nahikoa da espetxe politikak ere aurrera egin dezan berdintasunaren aldeko ekintzekin", eta Espainiako Gobernuari eskatu dio "Espainiako kartzeletan dauden jarrera diskriminatzaileak desagerrarazteko derrigorra bete dezala".

Kongresuan hitza hartu duenean, diputatu jeltzaleak Espainiako espetxeetan ematen den desberdintasunaren lekuko diren hainbat txosten izan ditu hizpide, eta, datuekin, espetxeetako errealitatea azaldu du, "Gizarteratzearen eta birgizarteratzearen azken helburua lortzeko esparru guztietan aukera berdintasunik ematen ez delako".

Hala, Agirretxeak ziurtatu duenez, "Espetxeen Idazkaritza Nagusiaren mende dauden 80 zentroetatik lau  baino ez dira emakumeentzat", eta emakumeen 75 modulu daudela gaineratu du; ondorioz, "Kartzelak, espetxe-sistemaren beraren antzera, gizonek eta gizonentzat pentsatuta daude". Horrek ondorioak ditu emakume presoek jasotzen duten arreta psikosanitarioan, bai eta prestakuntzan, lan- eta jolas-aukeretan eta espetxeetako segurtasunean ere.

Horregatik guztiagatik, "Diskriminazio hau oraindik gainditu ez delako", Agirretxea pozik agertu da Euskal Taldearen proposamenak Ganberaren babesa jaso duelako.

Hona hemen PPk eta Vox-ek izan ezik Diputatuen Kongresuko gainerako talde guztiek sinatu duten ekimenaren testua, bihar bozkatuko dena:

“Diputatuen Kongresuak Gobernuari eskatzen dio sei hilabeteko epean txosten bat egin dezala Estatuko espetxeetan dauden emakume presoen egoerari buruz. Txosten hori, espetxe-politikan genero-ikuspegia txertatzeko neurri egokiekin batera, Diputatuen Kongresuko Berdintasun Batzordean aurkeztuko da.

Txosten horretan jaso beharko dira arreta psiko-sanitarioaren, lanaren, prestakuntzaren eta aisialdiaren arloan ematen diren gabeziak, bai eta espetxe-instalazioen egoerari, amatasun-moduluei, segurtasunik ezari eta berdintasun- eta kontziliazio-protokoloei buruzkoak ere; hori dena Espainiako espetxeetan berdintasuna eta emakume presoentzako tratu berezitua bultzatzeko”.

Gure Legebiltzar Taldea