Prentsa Aretoa

2020/06/19

Gipuzkoa Basket ACB ligara igotzea bermatzea erreklamatu dio Joseba Agirretxeak CSDari

Kirol Batzordean, Irene Lozanoren agerraldian, diputatu jeltzaleak baieztatu du Gipuzkoako taldeak lehen dibisioan lehiatzeko irabazi zuen eskubideak “bere horretan” jarraitzen duela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Agirretxeak, Euskal Taldeko Kirol gaietarako bozeramaileak, Kirol Batzorde Gorenari eskatu dio Delteco Gipuzkoa Basket taldea ACBra igotzea bermatzea, iragan maiatzaren 25ean Gipuzkoako saskibaloi taldeak lehen mailara igotzeko eskubidea irabazi ondoren.

Diputatuen Kongresuko Kirol batzordean agertu da gaur Irene Lozano andrea, eta Agirretxeak bertan defendatu du Gipuzkoako taldeak saskibaloiko lehen dibisioan lehiatzeko eskubidea duela, eta Estatuko Idazkari eta CSDko presidente denari erreklamatu dio eskubidea berma dezala, “osorik” jarraitzen baitu.

Diputatuak azaldu duenez, COVID-19aren pandemiaren ondorioz ACB liga amaitutzat eman behar izan zenez geroztik, ACBk erabaki zuen talde bakar bat ere ez zela beheragoko mailara jaitsiko,baina saskibaloiko lehen dibisioan zeuden talde guztiak mantentzeko erabakiak bai kalte ditzake urrezko LEB deritzonera sartzea lortu zutenak, besteak beste Delteco GBC eta Valladolideko Carramimbre CBC taldea. “Ez da gauza bera kirol talde bat dibisio batean edo bestean egotea, horrek ekonomian, kirol esparruan eta alderdi sozialean dituen ondorioekin”, baieztatu du Agirretxeak.

Horregatik eta CSDa denez honen inguruko erabakia hartu behar duena, Agirretxea Irene Lozano presidente andreari eskatu dio egoerari “irtenbide bat” ematea, eta GBC taldeari ACBra igotzeko irabazi duen eskubidea bermatzea.

Gure Legebiltzar Taldea