Prentsa Aretoa
2020/08/31
Euskal Taldeak berretsi du Udalen geldikinen erabilerari buruzko Dekretuaren aurka dagoela: "Ez da logikoa, ezta zentzuzkoa ere, eta foru-araubideak ez ditu kontuan hartzen"
“Hau al da Udalek espero dezaketeen guztia? Etsipen politikaren mende egon behar al dugu?”, galdetu dio Idoia Sagastizabalek Ogasun Ministro andreari
Diputatuen kongresuko Euskal Taldeak gaur berretsi du Udalen geldikinen erabilerari buruzko Dekretuaren aurka dagoela, Espainiako gobernuak abuztuaren hasieran Ministroen Kontseiluan onartu zuen bezala. Sagastizabalek esan duenez “ez da logikoa, ezta zentzuzkoa ere”, “toki erakundeak adingabe jotzen dituelako” eta, gainera “foru erregimenak kontuan hartzen ez dituelako”.
Kongresuko Ogasun Batzordean, Montero Ministro andrearen agerraldian, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak baieztatu duenez Espainiako exekutiboak aukeratu duen formulak “ez die erantzuten udal gehienek egindako erreklamazioei” eta gaineratu duenez “adabaki bat” da eta agerian uzten du Espainiako gobernuak “borondate politikorik ez duela” Egonkortasun Legea eta Konstituzioaren 135. artikulua aldarazteko, eta artikulu hau “ez zen existitu ere egingo Gobernu sozialista batek 2011ko abuztuan espreski aldarazi izan ez balu”.
“Gure ustez larriena da ematen duela Egonkortasun Legea aldatzerik ez dagoela, are gutxiago Konstituzioa, Udalen soberakin guztiak 15 urterako lagatzeko eta 2022tik aurrera itzultzeko eskatzen duten unetik, eta bi urtez gatibu edukita”, kritikatu du Sagastizabalek, Kongresuan lege aldarazpen horiek egiteko behar den gehiengoa egon dagoela gogoratu ondoren.
“Hori al da udal batek espero dezakeen guztia? Etsipen politikaren mende egon behar dugu eta etengabe adabaki lanetan aritu? Politikarion lana da legeak aldaraztea eta hiritargoari erantzunak ematea”, nabarmendu du.
Amaitzeko, diputatu jeltzaleak deitoratu du Ogasun ministerioak Parlamentuko Taldeei egotzi nahi diela Errege Lege Dekretu honen onarpenaren ondorio kaltegarrien errua. “Damoklesen ezpata gure gain jarri nahi dute, baina, egia esan, ez da elkarrizketa edo enpatia nahikorik egon akordio egokiak lortzeko”, esan du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10