Prentsa Aretoa
2020/10/14
Ribera Ministro andreari Esako egoera konpontzeko irtenbide bat eskatu dio Sagastizabalek, hiritargoari segurtasuna bermatzera begira
Gaurko kontrol bilkuran diputatu jeltzaleak deitoratu du administrazioa ez dela gai izan azpiegitura horren segurtasuna bermatzeko “hegal batek irrristatzen” jarraitzen duela gaineratuz
Idoia Sagastizabalek, Euskal Taldeko Trantsizio Ekologiko gaietarako bozeramaile andreak, Teresa Ribera Ministroari irtenbide bat eskatu dio gaur Esako urtegiarentzat. Azpiegitura horrek gaur-gaurkoz zalantzak eragiten ditu eta airean dauka oraindik inguruko herrietako bizilagunen segurtasuna.
Kontrol bilkuran Sagastizabalek azaldu ditu azpiegitura hori eraiki zenetik antzeman diren “arazo geologikoak” eta “irregulartasunak”, besteak beste arrakalak; hegal bien irristatzeak; bizi izandako larrialdiak, handitzeko lanek eta klimak eragindako arazoek eraginak; sismizitatea; eta abar. Azken finean, konpondu ez diren eta berdin jarraitzen duten arazoak dira eta zalantza handiak eragiten dituztenak “urtegi honen segurtasunaren inguruan”, esan du diputatu jeltzaleak. “Adabakiak baino ez dira jarri” Esako urtegia inguratzen duten herrietako biztanleek bizi duten ziurgabetasuna arintzen lortu gabe.
Egoera horren aurrean, Sagastizabalek urtegiaren handitzearen eta betetzearen inguruan adituek eginiko txosten antagoniko eta kontraesankorrak deitoratu ditu “inguruko herrietako biztanle eta udalen artean are ziurgabetasun handiagoa eragiten baitute”.
Horregatik, Sagastizabalek Espainiako Gobernuko laugarren Presidenteordeari erreklamatu dio “Esako arazoari aurre egitea, posizio kontrajarriak defendatzen dituzten adituek beren txostenak azter ditzatela urtegiarentzat irtenbideri onenaren alde egiteko”. Hala, diputatu jeltzaleak eskatu du “Bardeetako sailak ureztatzeko alternatiba bermatzea eta, batez ere, inguruko herrietako biztanleen segurtasuna”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10