Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/11/14

EAJ-PNVk proposatu du Kongresuak Kalamua sendagarri gisa arautzeko esperientziak aztertzea

Xede horrekin proposatu du Azpibatzorde bat eratzea Ganberaren Osasun eta Kontsumo Batzordearen baitan

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk proposatu du Kongresuak Kalamua sendagarri gisa arautzeko esperientziak aztertzea

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak Kongresuan erregistratu du Osasun eta Kontsumo Batzordearen baitan Azpibatzorde bat eratzea kalamua sendagarri gisa arautzeko esperientziak aztertzera begira.

Ekimenaren testuan jasotakoaren arabera EAJ-PNVk proposatzen du “gai honek eragiten dien eragileei entzuteko prozesuak abian jartzea” “kalamu sendagarriari buruzkoa bezalako gaiei ahalik eta erantzun objektibo eta zuzena emateko, gai konplexuak direla eta gizartean eztabaida handia sortzen dutela gogoan”. Hala, Azpibatzorde horrekin bilatzen da “lehenagotik dauden esperientziei ahotsa ematea eta belarriak adi jartzea, baita hausnarketa aberats dezakeen guztia jasotzeko: oinarri juridikoak, proba zientifikoak, abian jartzeko zailtasun teknikoak, eta abar”.

Hain zuzen ere, Josune Gorospe diputatuak gai horren inguruko idatzizko galdera egin zuen Kongresuan, eta Espainiako gobernuak irailaren 15ean eman zuen erantzunean esaten zen kalamu sendagarriaren erabilera arautu behar dela “bere kalitatearen eta segurtasunaren inguruko eta medikuntzarako eraginkortasuna egiaztatzeko proba zientifiko eta saiakera kliniko kontrolatuak egin ondoren”. Baieztapen horrekin ados, Euskal Taldeak egoki jotzen du beste herrialde batzuetako esperientziak ezagutzea, Frantzian,Portugalen, Alemanian, Italian, Herbereetan, Danimarkan, Finlandian, Polonian, Txekiako Errepublikan, Kanadan, Israelen, AEBn, Australian edo Txilen kalamuaren sendagarri gisa erabiltzeko arauak ezarri dituztelako.

Azpibatzordearen eraketa onartzekotan “herrialde ezberdinetako esperientziak aztertuko ditu, egoki joko diren besteko eragileei eta adituei entzungo zaie eta behar besteko agiriak aztertuko dira” sei hilabeteko epean “une honetan dagoen ebidentzia zientifikoari buruzko azterketa jasoko duen txostena egiteko, proiektuaren ahultasunak, mehatxuak, indarguneak aukerak eta eginiko esperientziak aztertuz”. Txosten hori Gobernuari bidaliko zaio Espainiar estatuaren baitan kalamua sendagarri gisa arautzeko legea egiteko orduan erabil dezan “Espainiako gaixoei inguruko herrialdeetako milaka gaixok dituzten eskubide eta berme berberak izan ditzaten”.

Ekimena aurkeztu da, gainera, oso data sinboliko batean: azaroaren 15a da Kalamu Sendagarriaren Nazioarteko Eguna. Efemeride horrekin bat eginik, Kalamu Sendagarriaren Espainiako Behatokiak (OECM) jardunaldi bat egingo du astelehenean, hilak 16, 18:00etan, eta beste alderdi politiko batzuetako beste hainbat ordezkariekin artean parte hartuko du bertan Josune Gorospe diputatuak, Azpibatzordea eratzeko ekimen honen egileak.

Next Euskadi